HABE

Erreklamazio-epea luzatzea erabaki du HABEk

Argitalpen-data: 

Abenduaren 18an argitaratutako emaitzak komunikatzeko HABEren sistema informatikoak akats informatikoak atzeman dira, eta, ondorioz, HABEren zuzendari nagusiak erabaki du erreklamazioak egiteko epea luzatzea abenduaren 30era arte.

HABEren sistema informatikoan izan diren akatsak direla-eta, hainbat azterketarik zailtasunak izan dituzte bere emaitzak edo egindako proben lekukoak ikusteko. Gorabehera hauek aintzat hartuta, HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenez epe berri bat finkatu da euskaltegietako ikasleentzako deialdiko zein deialdi irekiko prozeduren, puntuazioen konputuaren edo emaitzetako errakuntzen aurka erreklamazioak egiteko: abenduaren 23tik 30era, biak barne.
HABEren zuzendariaren 2020ko abenduaren 23ko Ebazpena


Egiaztatze-prozesu horietan erreklamazioak eta gora jotzeak aurkezteko jarraibideak eskuragarri daude webgune honetako EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean (aukeratu dagokion deialdia eta, ondoren, ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala).

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" izeneko atalean klik egin.