HABE

Emaitzak argitaratu dira

Argitalpen-data: 

Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira euskaltegietako ikasleentzako 2020ko bigarren deialdiko idazmen-proben emaitzak eta 2020ko bigarren deialdi irekiko irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak.

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" izeneko atalean klik egin.

Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du prozeduraren, puntuazioen konputuaren edo emaitzetako errakuntzen aurka erreklamazioak egiteko: azaroaren 19tik 23ra, biak barne.


Mintzamen-probara deituak dauden euskaltegietako deialdiko azterketariek orri honetan dute ikusgai proba hori egiteko aurreikusitako egutegia, mailaz mailako “Probetarako leku, egun eta orduak” atalean. Deialdi irekiko azterketariek, ordea, beste orri honetan dute eskuragarri entzumen- eta mintzamen-probak egiteko egutegia, mailaz mailako “Probetarako leku, egun eta orduak” atalean. Edonola ere, datozen orduetan argitaratuko zaio azterketari bakoitzari, HABEren webguneko bere perfilean, zein den egokitu zaion eguna eta ordua. Informazio hori kontsultatzeko, azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian hasi beharko du saioa, norbere erabiltzaile eta pasahitzarekin.