HABE

Emaitza orokorrak argitaratu dira

Argitalpen-data: 

Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira euskaltegietako ikasleentzako 2020ko lehen deialdiko idazmen-proben emaitzak, 2020ko lehen deialdi irekiko entzumen- eta mintzamen-proben emaitzak eta Euskal Etxeetako ikasleentzako 2020ko deialdi bereziko irakurmen-, idazmen-, entzumen- eta mintzamen-proben emaitzak. 

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" izeneko atalean klik egin.
Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du prozedura, puntuazioen konputua edo emaitzetako errakuntzen aurka erreklamazioak egiteko: uztailaren 30etik abuztuaren 4ra, biak barne.