HABE

Egiaztatze-deialdiak atzeratu egingo dira

Argitalpen-data: 

Kontuan izanik, batetik, Euskadiko Herri Babeserako Plana Larrialdiei Aurregiteko bidea-Labi aktibatu dela, Euskal Autonomia Erkidegoan adierazitako osasun-larrialdiaren ondorioz eta, bestetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez adierazitako alarma-egoera, biak COVID-19 birusak eragindako osasun arloko krisi-egoera kudeatzeko, HABEk epe berriak finkatuko ditu euskara-mailak egiaztatzeko prozedura guztietan: bai ebaluazio jarraituaren hariko egiaztatzegintzan, bai azterketa-deialdietan.

2020ko martxoaren 16ko Ebazpenean, HABEren zuzendari nagusiak ebatzi du: 

  • Lehena.- Euskararen mailak egiaztatzeko 2020rako deialdietan HABEk finkatutako matrikulazio-epeak atzeratzea, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean.

  • Bigarrena.- 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren babesean A1, A2 eta B1 mailetarako programatutako ebaluazio jarraituko prozesuek berezkoak dituzten jarduera guztiak atzeratzea, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean.

  • Hirugarrena.- Deialdi bakoitzari dagozkion oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebaluaziogintza eta egiaztatzegintzaren prozeduretan parte hartu ahal izatearren orain arte burututako prozesuetan egindako jarduera guztiei baliagarritasuna aitortzea.

  • Laugarrena.- Interesatuei jakinaraztea administrazio-bideari amaierarik ematen ez dion Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian ebazpena argitaratzen denetik hilabete bateko epean.

Ebazpena (EHAA-2020ko martxoak 18, 55 zk.)