HABE

2021eko egiaztatze-prozesuak

Argitalpen-data: 

Aste honetan, HABEren zuzendari nagusiaren hiru ebazpen argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020-2021 ikasturtean euskaltegiko ebaluazioan oinarritutako egiaztatzegintza-moduak ezartzeko eta 2021eko azterketa-deialdiak egiteko:

  • Euskaltegiko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza eta euskaltegietako ikasleentzako azterketa-deialdia:
    EBAZPENA, 2020ko azaroaren 30ekoa, HABEko zuzendariarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2020-2021 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOCaren) zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2021eko azterketa-deialdia egiten duena.

  • Deialdi irekia:
    EBAZPENA, 2020ko abenduaren 1ekoa, HABEren zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2021. urterako deialdi irekia egiten duena.

  • HOBE deialdia (ordenagailu bidez):
    EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2021. urterako HOBE – HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza deialdia egiten duena.

Hiru ebazpen horien informazioa ez da HABEren webguneko "Egiaztatze-deialdiak" atalean islatuko harik eta indarrean dauden 2020ko egiaztatze-deialdien kudeaketa bukatu arte. Horrenbestez, 2021eko urtarrilaren bigarren hamabostaldiaren bueltan egongo da eskuragarri webgunean 2021eko azterketa-deialdiei buruzko informazioa.