A2 maila - Ebaluazioa euskaltegietan 2023-2024

A2 Oinarrizko erabiltzailea

Maila egiaztatzeko baldintzak

Euskaltegian matrikulatuta egotea

HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegiren bateko ikasle izatea, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.

Gutxieneko ikastorduak

Ikasleak gutxienez, 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.

Gutxieneko asistentzia

  • Aurrez aurreko ikastereduan: ikasleak, gutxienez, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu.
  • Autoikaskuntzako ikastereduan: mintzamen-saioetako asistentzia-orduekin, gutxienez, ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi beharko du ikasleak.

Gaitasun-mailaren aurrerapena

Ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izan beharko du ikasleak eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila. Aurrerapen hori ebaluazio-jardueren bidez neurtuko da, eta jarduerok euskaltegiak jaso eta gorde behar ditu.

Ebaluazio-prozesua

Ebaluazio-jarduerak

  • Garai bakoitzaren barruan, ikasleek, gutxienez, ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte euskaltegian: abiapuntuaren ebaluazioa, aurrerapenaren ebaluazioa, ikastaro amaierako ebaluazioa eta maila-amaierako ebaluazioa.
  • Ebaluazio jarduera horiek ikasleen maila neurtu beharko dute lau trebetasunetan: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena.
  • Ikasbil atarian daude eskuragarri A2 mailako ebaluazio-jardueren ereduak (leiho berri batean irekitzen da).

Ebaluazio-jardueren zuzenketa

  • Ebaluazio-jarduera guztiak ikaslearen irakasleak ebaluatuko ditu; maila-amaierako idazmen- eta mintzamen-jarduerak, taldeko irakasleaz gain, euskaltegiko beste irakasle batek ere ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko ditu.
  • Ebaluazio-jarduerak kalifikatzeko, oinarri hartuko dira A2 mailako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, HEOCaren Ebaluazioa atalean jasotakoaren arabera (HEOCaren bertsio digitala (leiho berri batean irekitzen da): 116-120 orriak).

Maila-amaierako ebaluazio-jarduerak gainditzea nahitaezkoa izango da A2 mailako agiria eskuratu ahal izateko.