HABE

Informazio garrantzitsua - 2020ko lehen deialdia

  • Egutegia: 7 egunez luzatuko da 2020ko lehen deialdien gauzatzea, ekainaren 12tik 19ra. Maila bakoitzari dagozkion probak egun jakin batzuetan egingo dira:
    • C1 maila (deialdi irekia): ekainak 12 eta 13
    • C1 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 15, 16 eta 17
    • C2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 16
    • B2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 18 eta 19

  • Saioak: egun bakoitzean, bi azterketa-saio antolatuko dira, goizekoa eta arratsaldekoa.

  • Txandak: saio bakoitzak bi txanda edukiko ditu, eta txanda hauek ordubeteko aldearekin deituko dira, BECeko sarreran jende-pilaketak saihesteko.

  • Pabiloiak: txanda bakoitza BECeko pabilioi batean gauzatuko da. Pabiloi bakoitzak 15.000 m2-ko azalera du.

  • Gelak: pabilioi bakoitzean, sei azterketa-gela bereiziko dira (mendien eta ibaien toponimoekin izendatuta egongo dira). Geletan bermatuta egongo da 2 metroko gutxieneko distantzia azterketarien artean. Gela bakoitzak 1.600 m2-ko azalera du, eta, gehienez, 80 pertsona egongo dira aldiro gela barruan.

  • Garbitasuna: azterketa-txanda bat bukatu eta hurrengoa hasi baino lehen, gela, pabiloi, komun eta igarobide guztiak garbitu eta desinfektatu egingo dira.

  • Berariazko prestakuntza: antolaketan ariko diren kide guztiei prestakuntza-saio berezia emango die Eusko Jaurlaritzaren Prebentzio Zerbitzuak.
Ekainak 12, ostirala Ekainak 13, larunbata Ekainak 15, astelehena Ekainak 16, asteartea Ekainak 17, asteazkena Ekainak 18, osteguna Ekainak 19, ostirala
Goizeko saioa C1 (Deialdi irekia) C1 (Euskaltegien deialdia) B2 (Euskaltegien deialdia)
1. txanda 10:00 - 12:30 10:00 - 12:30 11:00 - 12:30 11:00 - 12:30 11:00 - 12:30 11:00 - 12:15 11:00 - 12:15
2. txanda 11:00 - 13:30 11:00 - 13:30 12:00 - 13:30 12:00 - 13:30 12:00 - 13:30 12:00 - 13:15 12:00 - 13:15
Arratsaldeko saioa C1 (Deialdi irekia) C1 (Eus.) C1 eta C2 (Eus.) C1 (Eus.) B2 (Euskaltegien deialdia)
1. txanda 15:00 - 17:30 15:00 - 17:30 15:00 - 16:30 C2 15:00 – 17:40 15:00 - 16:30 15:00 - 16:15 15:00 - 16:15
2. txanda 16:00 - 18:30 16:00 - 18:30 16:00 - 17:30 C1 16:00 - 17:30 16:00 - 17:30 16:00 - 17:15 16:00 - 17:15

HABEren webgunean argitaratuko da azterketari bakoitzari egokitu zaion eguna, ordua eta gela (ekainaren 3an deialdi irekiko azterketarientzat eta ekainaren 9an euskaltegietako ikasleen deialdikoentzat). Informazio hori kontsultatzeko, azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian hasi beharko du saioa, norbere erabiltzaile eta pasahitzarekin.

  • Sintomei erreparatu: proba egunaren bezperan eta egunean bertan tenperatura hartzea eta arnas-sintomarik izateari erreparatzea. COVID-19arekin bateragarriak diren gaixotasun-sintomak dituztenek galarazita dute aztertokira joatea. 
    • COVID-19ak kutsatutako azterketariek, edo sukarra edo sintomak dituztenek, medikuarengana jo eta ziurtagiria eskatu beharko dute azterketara aurkeztu ez izana zuritzeko. HABEk aztertu egingo ditu ezinbesteko eta ezusteko arrazoiengatik jasotzen dituen eskaerak eta ahalbideen arabera deituko du proba egiteko beste egun bat, betiere deialdiaren egutegiaren baitan.

  • Ondo begiratu proba egiteko eguna, ordua eta gela: HABEren webgunean argitaratuko da azterketari bakoitzari egokitu zaion eguna, ordua eta gelaren izena. Horretarako, azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian hasi beharko du saioa, norbere erabiltzaile eta pasahitzarekin.

  • Musukoa eskuratu: azterketariak berak ekarri beharko du etxetik bere musukoa (mascarilla). BECeko eremu osoan (aparkalekuan barne) ezinbestean eraman beharko da musukoa jarrita. 

  • Materiala prestatu: azterketari bakoitzak bere materiala eraman beharko du proba egiteko. Gogoan izan erantzun-orrietan boligrafoz idatzi behar dela.

  • Prebentzio-neurriak bete: azterketariak, bere mugimendu guztietan, pertsonen arteko 2 metroko distantzia gorde beharko du.
  • BECeko aparkalekua: BECeko aparkalekua doakoa izango da azterketarientzat, azterketak irauten duen bitartean. Aparkatu ondoren, BECera sartzeko kanpora irtengo dira azterketariak (propio ezarritako seinaleak jarraituz). Azterketa amaitutakoan, autoa aparkalekuan utzi duten azterketariek lehenbailehen atera beharko dute kotxea, beste txandetako azterketariei lekua egiteko.
  • Garraio publikoa: BECera garraio publikoan bertaratuko diren azterketariei dei egiten zaie garraio publikoan indarrean dauden arauak errespetatu ditzaten, eta BECera gerturatu ahala ere pertsonen arteko 2 metroko distantzia gorde dezaten, pilaketak saihesteko.
  • Talde-garraioa: BECera joateko autobus-zerbitzuak kontratatu dituztenei jakinarazten zaie autobusetik jaistean ezin izango direla egonean geratu BECen aurreko zabalgunean. Azterketa egiteko txanda daukatenak aztertokira sartu beharko dira, eta gainerakoak BECeko zabalgunetik aldendu beharko dira, pilaketak saihesteko.
  • Ate-irekiera:
    • Pilaketak eta alferrikako itxaronaldiak ekiditeko, gomendatzen da proba hasi baino ordubete baino lehenago ez iristea aztertokira. Sarrera egoki eta patxadaz egin ahal izateko, nahikoa da 20 minutu lehenago bertan egotearekin.
    • Gomendatzen da BECeko sarrera nagusira hurbildu bezain laster dagokion azterketa-gelara zuzenean sartzea.
    • BECeko sarrera nagusitik sartuko dira azterketariak, eta 12 ate edukiko dituzte horretarako. Azterketariek pertsonen arteko segurtasun-distantzia gorde beharko dute sartzean eta sarrerako eskailerak igotzean (eskailera arruntak eta mekanikoak daude).
  • Azterketariak bakarrik sartu ahal izango dira BECera: azterketarien senideak edo hurkoak ezin izango dira aztertokira sartu, eta dei egiten zaie BEC aurreko zabalgunean egonean ez daitezen geratu.

  • Musukoa: BECeko aparkalekuan edo eraikuntzan sartzeko, azterketariak musukoa jantzita eraman beharko du, derrigor.
  • Joan-etorriak: igarobideetan, zirkulazioa norabide bakarrekoa izango da, eta argi adierazita egongo da.

  • Eskuen higienea eta segurtasun-distantzia: gelara sartu baino lehen, gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dituzte eskuak azterketari guztiek, horretarako propio ezarritako eremuan. Lurrean, 2 metroko tartea markatzeko seinaleak jarriko dira, egonean itxarotea egokituz gero, segurtasun-distantzia errespetatzen dela bermatzeko.

  • Norbere gelara sartzea: txanda bereko azterketari guztien gelak pabilioi berean egongo dira, hiru gela pabilioiaren ezkerraldean eta beste hiru gela pabilioiaren eskuinaldean. Azterketariak, pabilioian sartzean, informazio-panelean begiratu beharko du zein aldetan dagoen bere gela, eta horren arabera, eskuineko edo ezkerreko eskailerak erabiliko ditu (arruntak edo mekanikoak).

  • Gelan: azterketa-gelara iristean, jagoleak zehazten duen lekuan jesarri beharko da azterketaria. Azterketarien artean, bermatuta egongo da 2 metroko distantzia, gutxienez.
  • Prebentzio-neurriak: azterketa egin bitartean, derrigorrezkoa da osasun-neurri guztiak errespetatzea (musukoa, pertsonen arteko distantzia).

  • Materiala: azterketari bakoitzak bere materiala eraman beharko du proba egiteko, eta ezin izango du beste inorekin partekatu. Gogoan izan proba boligrafoz idatzita entregatu behar dela.
  • Azterketa bukatu ahala: azterketa bukatzeko 10 minutu falta diren arte, azterketa amaitu duten azterketariek gelako irteera-ateak erabiliko dituzte gunetik irteteko.

  • Denbora amaitzear dagoela: azterketa amaitzeko hamar minutu falta direnean, azterketariak ezingo dira euren kasa irten gelatik, eta proba egiteko denbora bukatu arte itxaron beharko dute. Azterketa amaitzean, jagoleek agindu ahala irtengo dira gelatik.

  • Irteerarako protokoloa: gelako irteera-atean, azterketariek eskuak garbitu beharko dituzte gel hidroalkoholikoarekin, eta zirkuituak markatutako norabidea errespetatu gelatik, pabiloitik eta BECetik irteteko. 

  • Bertaratze-ziurtagiria: proban parte hartu duten azterketari guztiei bertaratze-agiria bidaliko zaie posta elektronikoz.

Azken aldaketako data: