2020ko bigarren deialdi irekia

Ebazpena

B1 Maila. Erabiltzaile independentea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2020an betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Kontuan izan:

  1. Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin du euskaltegietako ikasleentzako deialdian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
  2. Interesduna, komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da deialdi irekiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Bigarren deialdi irekian parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea: 2020ko irailaren 9tik 15era, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero,  pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Oharra: HABEn erregistratu aukera izena-emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 80 eurokoa izango da.

Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden petsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

b) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

c) Aurreko sasoiko jarraibideen baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu badu. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

EGUTEGIA

2020ko bigarren deialdi irekiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 9tik 15era, biak barne
  • Onartuen zerrenda: irailaren 16an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 29an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: azaroaren 18an
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: abenduaren 3an, 4an eta 5ean
  • Emaitzak: abenduaren 18an

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 20a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba. 

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK 

Irakurmeneko eta idazmeneko probak        

  • Eguna: irailaren 29an
  • Ordua: 16:30
  • Lekua Araba: Buesa Arena. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Kursaal. Donostia

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)       

  • Eguna: abenduaren 3an, 4an eta 5ean
  • Ordua: azterketari bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.   

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, HASI SAIOAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak,  2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatu II. eranskinean zehaztutako irizpideak betez.
  3. Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.
  4. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo zaio, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.
  5. Horrezaz gain, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  6. Edozelan ere, aipatu maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  7. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko.
  8. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  9. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  10. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  11. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  12. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  13. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  14. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  15. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2019ko azaroaren 18ko Ebazpena - II. eranskina

AZTERKETA-EREDUAK

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

Ebazpena

B2 Maila. Erabiltzaile aurreratua

  • Ordua: 16:00

C1 Maila. Erabiltzaile gaitua

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren I. eranskineko 8.3 oinarriaren arabera, C1 maila egiaztatzeko probetan, lehen azterketaldian irakurmen- eta idazmen-probak gainditu dituen azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gorde egingo zaizkiola bigarren azterketaldirako, eta, horrenbestez, entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko dituela bigarren deialdian. Hori dela eta, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

b) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

c) Aurreko sasoiko jarraibideen baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu badu. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

BERRIKUNTZA: PROBAK ORDENAGAILU BIDEZ EGITEKO AUKERA (HOBE SISTEMA)

Probak ordenagailu bidez egiteko sistema egokitu du HABEk (HOBE sistema), 2020ko bigarren deialdi irekian, C1 eta C2 mailetan. Sistema hau baliatu nahi duten azterketariek matrikulazio-orrian adierazi beharko dute probak euskarri digitalean egiteko hautua. Lehenik, ordea, arretaz irakurri behar dute orri honetara bildutako informazioa.

EGUTEGIA

2020ko bigarren deialdi irekiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 9tik 15era, biak barne
  • Onartuen zerrenda: irailaren 16an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 28an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: azaroaren 18an
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: abenduaren 10ean, 11n eta 12an
  • Emaitzak: abenduaren 18an

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 20a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.  

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

Irakurmeneko eta idazmeneko probak        

  • Eguna: irailaren 28an
  • Ordua: 10:00  / 15:30  (azterketari bakoitzak ordu zehatza ikusgai, irailaren 23tik aurrera. Horretarako: HASI SAIOAn sartu, Erabiltzailea eta Pasahitza)
  • Lekua Araba: Buesa Arena. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Kursaal. Donostia

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)       

  • Eguna: abenduaren 10ean, 11n eta 12an
  • Ordua: azterketari bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Entzumeneko eta mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 20a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, HASI SAIOAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak,  2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatu II. eranskinean zehaztutako irizpideak betez.
  3. Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.
  4. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo zaio, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.
  5. Horrezaz gain, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  6. Edozelan ere, aipatu maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  7. C1 maila egiaztatzeko probetan, lehen  azterketaldian irakurmen- eta idazmen-probak gainditu dituen azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gorde egingo zaizkio bigarren azterketaldirako, eta, horrenbestez, entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko lituzke bigarren deialdian.
  8. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko.
  9. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  10. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  11. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  12. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  13. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  14. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  15. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  16. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2019ko azaroaren 18ko Ebazpena - II. eranskina

AZTERKETA-EREDUAK

 HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

Ebazpena

C2 Maila. Erabiltzaile aditua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2020an betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea. 

Kontuan izan:

  1. Deialdi irekian matrikulatzen den azterketariak ezin du euskaltegietako ikasleentzako deialdian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
  2. Interesduna, komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da deialdi irekiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.
  3. C2 mailaren kasuan, azterketariak norberaren espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikulazioan, azterketa egiteko.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. 

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Bigarren deialdi irekian parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea: 2020ko irailaren 9tik 15era, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Oharra: HABEn erregistratu aukera izena-emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 80 eurokoa izango da.

Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden petsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

b) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

c) Aurreko sasoiko jarraibideen baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu badu. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

BERRIKUNTZA: PROBAK ORDENAGAILU BIDEZ EGITEKO AUKERA (HOBE SISTEMA)

Probak ordenagailu bidez egiteko sistema egokitu du HABEk (HOBE sistema), 2020ko bigarren deialdi irekian, C1 eta C2 mailetan. Sistema hau baliatu nahi duten azterketariek matrikulazio-orrian adierazi beharko dute probak euskarri digitalean egiteko hautua. Lehenik, ordea, arretaz irakurri behar dute orri honetara bildutako informazioa.

EGUTEGIA

2020ko bigarren deialdi irekiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 9tik 15era, biak barne
  • Onartuen zerrenda: irailaren 16an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 29an
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: azaroaren 18an
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: abenduaren 11n eta 12an
  • Emaitzak: abenduaren 18an

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 20a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

Irakurmeneko eta idazmeneko probak        

  • Eguna: irailaren 29an
  • Ordua: 10:00
  • Lekua Araba: Buesa Arena. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Kursaal. Donostia

Irakurmeneko eta idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 23a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)       

  • Eguna: abenduaren 11n eta 12an
  • Ordua: azterketari bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Entzumeneko eta mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 20a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, HASI SAIOAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatu II. eranskinean zehaztutako irizpideak betez.
  3. Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.
  4. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo zaio, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.
  5. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da idazmen-proba gainditzea mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  6. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko.
  7. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  8. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  9. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  10. C2 mailako irakurmen- eta entzumen-probak gainditzeko, azterketariak, jarri zaion ekintza komunikatiboa egoki egiteaz gain, eskatutako hitz-kopurura mugatu beharko du.
  11. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du.
  12. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  13. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  14. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  15. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  16. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2019ko azaroaren 18ko Ebazpena - II. eranskina

AZTERKETA-EREDUAK

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK

Erreklamazioak

Egiaztatze-prozesu honetako interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean, eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, prozeduran edo puntuazioen zenbatzean edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkezten baditu: 

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
  • Nortasun-agiriaren zenbakia.
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
  • Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru egun baliodunen epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Prozedura

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a-20018 Donostia. Horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan ezarritako baliabideak erabili ahal izango dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

ZIURTAGIRIAK

Gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez.

Ziurtagiria eskuratzeko, HASI SAIOAn sartu eta Agiriak puntura jo.

Matrikula nola egin?

Zein dira erabiltzailea eta pasahitza?

Azken aldaketako data: