Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira euskaltegietako ikasleentzako 2020ko bigarren deialdiko mintzamen-proben emaitzak eta 2020ko bigarren deialdi irekiko entzumen- eta mintzamen-proben emaitzak.
Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" izeneko atalean klik egin.
Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du prozeduraren, puntuazioen konputuaren edo emaitzetako errakuntzen aurka erreklamazioak egiteko: abenduaren 21etik 23ra, biak barne.
- Azterketa-Batzordearen Erabakia (Euskaltegietako ikasleentzako deialdia) (PDF, 39 KB) (PDF)
- Azterketa-Batzordearen Erabakia (Deialdi irekia) (PDF, 41 KB)