HABE

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2016

Euskara-ikasleentzako diru-laguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2016 urtean, horretarako 1.250.000 euro baliatuz.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta prozedura.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2015eko martxoaren 27tik 2016ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2015/2016 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2015eko bigarren deialdian eta orain indarrean dagoen 2016ko lehen deialdian mailaren bat egiaztatu izana.


Bestalde, diru-laguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2016ko irailean izango dela aurreikusten da.

Azken aldaketako data:  2016/03/15