HABE

Euskaltegietako ikastaroak, irakasleak, ikasleak eta emaitzak


EUSKALTEGIETAKO IKASTAROAK

Euskaltegietako ikastaroak eta bestelako zerbitzuak ikasturteka antolatu ohi izan dira. Euskaltegietan euskara ikasteko eskaintza nagusia ikasturtearen hasieran, urrian, egin ohi izan da. Hala eta guztiz ere, kontuan hartzekoa da, ikasle berriek etengabe ematen dutela izena euskara ikasteko, eta matrikula aldi berriak ikastaldeen berrantolaketa dakarrela berarekin. Bestalde, ikasle askok aukeratzen dute udaldia, uztailetik irailera bitartean, euskarazko ikastaroak egiteko.

Euskaltegietan eskaintzen diren ikastaro-kopuruaren berri izateko, hona hemen 2017-2018 ikasturteari buruzko datu nagusienak biltzen dituen taula, euskaltegia kokatuta dagoen hiria edo herriaren arabera sailkatuta:

2017-2018 ikasturtea

Lurraldea Talde-orduak Ikasle-orduak Ikasleak Matrikulak
Araba 109.689 1.144.332 5.619 6.736
Bizkaia 347.874 3.826.260 18.596 24.541
Gipuzkoa 179.874 1.956.590 10.973 13.752
Guztira 637.437 6.927.182 35.138 45.029

 

Irakasleak

Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan 1.343irakasle aritu dira helduei euskara eskolak ematen 2017-2018 ikasturtean.

Euskara-irakasleak

Ikasleak eta emaitzak

Euskaltegietako euskara-ikasle helduak: 2017-2018 ikasturtea

2017-2018 ikasturtean 34.669 ikasle heldu aritu dira euren euskara-maila hobetzen. Ikasle horien guztien artetik % 83,53ak aurrez-aurreko ikastaroak egin ditu, % 12,09ak autoikaskuntzakoak eta % 4,38ak bi modalitateetakoak. Autoikaskuntzakoak, bai zentro homologatuetan eta bai euskaltegietan aritu dira.

ikasleak sexuaren arabera

ikasleak adinaren arabera

ikasleak ikasketen arabera

Ikasle horien lorpenei dagokienez, hona hemen HABEren 2018ko deialdi ofizialetako emaitzak:

A1, A2 eta B1 - Lehen garaia

A1, A2, B1 lehen garaia

A1, A2 eta B1 - Bigarren garaia

A1, A2, B1 bigarren garaia

A1, A2 eta B1 - Hirugarren garaia

Hirugarren garaia

A1, A2 eta B1 - Laugarren garaia

Hirugarren garaia

Lehen deialdia- Idazmena

Lehen deialdia idazmena

Lehen deialdia- Mintzamena

Lehen deialdia mintzamena

Bigarren deialdia + Deialdi irekia (B1, B2, C1 eta C2) - Idazmena

Bigarren deialdia + Deialdi irekia - Idazmena

Bigarren deialdia + Deialdi irekia (B1, B2, C1 eta C2) -Mintzamena

Bigarren deialdia + Deialdi irekia - Mintzamena

Azken aldaketako data: