HABE

Ziurtagiriak

Gaitasun-proba gainditu eta mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria egin dezake www.habe.euskadi.eus atarian. Ziurtagiri honek behin betiko emaitzak argitaratu eguneko data eramango du eta, ondorioz, egun horretatik aurrera izango du balioa eta eragina.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua eskatu eta gaitasun-proba gainditu duen azterketariari, behin honek eskatu eta finantza-erakundeen bidez edo Internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskatzeko, ikasleen sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2016. urtean zehar 20,43 euroko tasa ordaindu beharko da lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko berriz, 1,90 euro. Agiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak: Eskaria bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-postaz jasoko du. Eskaria onargarria dela esaten bazaio, eman beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agiriak ere bertan azalduko zaizkio.

Azken eguneratzea: 2016/01/04