HABE

Emaitzak

Azterketariak gaitasun-probetako emaitzak ikusi ahal izango ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunetik aurrera.

Emaitzak ikusteko, sartu ikasleen sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

Azken eguneratzea: 2015/01/21