HABE

4. maila

Irakurmena:

Emandako testua irakurriko du azterketariak. Ondoren, 50-70 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat… Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan izango da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Guztira 20 puntu izango dira eta gainditzeko 10 puntu lortu behar dira.  Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta beti ere, 50 minutu ingurukoa.

Idazmena:

Azterketariak gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa, erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa. Idazmenaren proba ebaluatzerakoan kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia eta kohesioa eta 3) hizkuntz baliabideen zuzentasuna eta aberastasuna. Zati honek, gehienez, 30 puntu izango ditu eta gainditzeko 15 puntu lortu behar dira eta ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea, betiere, Ebazpen honen 12.4 oinarrian xedatutakoari jarraiki. Proba honen iraupena 2 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

  • Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.
  • Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri…) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea…). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.
  • Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

  • Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko da, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.
  • Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.
  • Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Entzumena:

Emandako testua bitan entzun ondoren, azterketariak 50-70 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat… Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartu da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) zuzen eta egoki egin duen. Zati honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.  Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta beti ere, 40 minutu ingurukoa.

Mintzamena:

Idazmena neurtzeko proban jorratutako gaia izango du hizpide azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatzeko. Ebaluatzerakoan kontuan hartuko da: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia, jarioduna eta ongi ahoskatua den; eta 3) hizkuntz baliabideetan zuzentasuna eta aberastasuna adierazi duen. Ariketak berak 10 minutu inguru iraungo du. Ariketaren kalifikazioak, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko ditu. Ariketaren kalifikazioak, gehienez, 30 puntu izango ditu; gainditzeko 15 puntu beharko ditu, eta ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

Antolaketa

Azterketak bi eremu ezberdinetan gauzatuko dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan egingo dira, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka, barruti bateratuetan.

Idazmena eta mintzamena neurtzeko probak bi egunetan egingo dira, batean idazmen-proba eta bestean, mintzamenarena.

Kalifikazioak

a) 4. mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

KalifikazioaGehienezGutxienez
Irakurmena 20 10
Idazmena 30 15
Entzumena 20 10
Mintzamena 30 15
GUZTIRA10050

b) Ponderazioa:

Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %20; koherentzia, %20; kohesioa, %20; aberastasuna, %20 eta zuzentasuna, %20. Hala ere, proba gainditzeko, ezinbestekoa izango da zuzentasunean nahikoa izatea.

Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, %20; koherentzia eta kohesioa, %20; jariotasuna, %20; aberastasuna, %20; eta zuzentasuna, %20. Hala ere, proba gainditzeko, ezinbestekoa izango da zuzentasunean nahikoa izatea.

c) Emaitza:

  • Irakurmena: Gai / Ez gai
  • Idazmena: Gai / Ez gai
  • Entzumena: Gai / Ez gai
  • Mintzamena: Gai / Ez gai
  • Guztira: Gai / Ez gai
Azken eguneratzea: 2015/01/21