HABE

Euskal Etxeetako ikasleen euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-proben deialdi berezia

2019ko deialdia

Martxoaren 15ean argitaratu da 2019an, Euskal Etxeetako ikasleen euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-proben deialdi berezia, HEOCean zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko aukera ematen duena.

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia eta Madril, Bartzelonan eta Buenos Airesen egingo dira gaitasun-probak.
  • Baldintzak: Gaitasun-proba hauetara aurkezteko, azterketariak gutxienez 17 urte izango ditu edo 2019an beteko ditu; Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan inskribatuta dauden Euskal Etxeetako batean matrikulatuta egon beharko du 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. Gainera, 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, matrikulatu nahi duen mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du Euskal Etxean, 2019ko martxoaren 25erako.
  • Matrikula egiteko izen-ematea eta ordainketa. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, http://www.habe.euskadi.eus/ atarian, matrikulazio-orria betez. Matrikula 40 €koa izango da maila bakoitzeko, eta ordainketa Internet bidez egingo da edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz eta bertan adierazitako epearen barruan. Matrikulatze-prozesua izen-ematearekin eta ordainketarekin osatuko da. Beraz, matrikularen ordainketa matrikula-epearen barruan egin behar du azterketariak; horrela egin ezean prozesutik kanpo geratuko da.
MADRIL BARTZELONA BUENOS AIRES
Matrikula-epea Apirilak 3-10

Apirilak 3-10

Apirilak 3-10

Onartuen zerrenda Apirilak 12 Apirilak 12 Apirilak 12
Gaitasun-probak (Entzumena, Irakurmena, Idazmena) Maiatzak 11 Maiatzak 18 Uztailak 27
Emaitzak Ekainak 14 Ekainak 14 Urriak 30
Mintzameneko proba Ekainak 20-21-22 Ekainak 20-21-22 Uztailak 28
Emaitza orokorrak Uztailak 10 Uztailak 10 Abenduak 12
  • Ziurtagiria. Gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian. Ziurtagiria eskuratzeko, HASI SAIOAan sartu eta Agiriak aukera baliatu.

 

 

Azken aldaketako data: