HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Azken eguneratzea: 2013/12/18

Eusko Jaurlaritzak BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu.

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu gaur Bilboko EITBko egoitzan egin den ekitaldian. Orotara 36 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 9k goimailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute; 16k tartekoa den zilarrezkoa eta 11k oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 113 kidek burutu dituzte.

300 pertsonatik gora elkartu dira Bilboko EITBko egoitzan arratsaldeko 19:00etan hasita egin den BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiaren 6. edizioan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Asier Aloria Confebask-eko formazio zuzendaria izan dira. Gaur arratsaldean Bilbora bertaratu dira, besteak beste, BIKAIN Ziurtagiria eskuratu duten erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, enpresaburu zein kooperatiba elkarteen goi-ordezkariak, euskal kulturgintzako ordezkariak, eta baita administrazioetako, alderdi politikoetako nahiz sindikatuetako ordezkariak ere.

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Hori horrela, aurten parte hartu duten erakundeek dagoeneko jaso dute ebaluazio-txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazio eta horren araberako ziurtagiriarekin batera; hori guztia, lan-ibilbide desberdinetako ebaluatzaile talde batek egina, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean.

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa (700 puntu gutxienez).

Gaurko ekitaldian ziurtagiria jaso dutenen artean, ohi bezala, orotariko enpresa eta erakundeak daude: industrial nahiz teknologikoak, zerbitzuetakoak, asistentzialak, garraioetakoak, hezkuntzakoak, aholkularitza-alorrekoak nahiz administraziokoak. Horiek guztiek egiaztatu dute garapen-maila bat edo beste euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketan.

BIKAIN kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen da. Ebaluatzen diren alorrak hauek dira:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
  • Kanpo harremanak
  • Barne harremanak
  • Hizkuntza kudeaketa

Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten dituzte era altruistan. Ebaluatzaile horiek lan-sektore askotarikoak dira, baita eskala diferentetakoak ere, zuzendaritza-mailakoetatik hasi eta tartekoetatik jarraituta, maila ohikoagoetaraino.

BIKAIN Ziurtagiriaren zuzendaritza organoetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea batzordeburu dela, EAEko enpresarien elkarteak (CONFEBASK, SEA, CEBEK eta ADEGI), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, hiru foru aldundiak, Euskaltzaindia eta EUDEL biltzen dira.

2013an egiaztatu duten erakundeen zerrenda:

OINARRIZKOA

  • AMBULANCIAS MAIZ S.A.
  • Autobuses de Lujua, S.L.
  • CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.A.
  • EGAMaster S.A.
  • ELDUGAR L.S.S.L.
  • EUSKALIT – BIKAINTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOA
  • Gestión Servicios Residenciales S. Coop. (Aretxabaletako GSR Debagoiena eta Legazpiko Santikutz Egoitza)
  • IRIZAR S. Coop. (Irizar Ormaiztegi)
  • METRO BILBAO S. A.
  • SOCIEDAD HISPÁNICA DE DESARROLLO S.A., ALCAMPO
  • OIARTZUN
  • Transportes Pesa, S.A.

ZILARRA

  • Altuna y Uria S.A.
  • AMVISA
  • ASOCIACIÓN PARA LA REINSERCIÓN SOCIAL ERROAK
  • Autobuses La Guipuzcoana S.L.
  • Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. (Dbus)
  • Fagor Ederlan Koop. E. (Bulego orokorrak)
  • GERTEK, Sociedad de Gestión y Servicios S.A.
  • GOIERRIALDEA, S.L.
  • HETEL – Heziketa Teknikoko Elkartea
  • LARRIALDIAK Koop. E.
  • LRK Emergentziak Koop. E.
  • MONTTE S.L. (Egoitza nagusia)
  • MUSEUM CEMENTO REZOLA K-6 GESTIÓN CULTURAL, S.L.
  • OSAKIDETZAKO Bilbo Eskualdea – COMARCA BILBAO
  • SERBITZU ELKARTEA S.L.
  • TELESONIC S.A.

URREA

  • Eika S. Coop.
  • IEFPS TOLOSALDEA GLHBI
  • IRAURGI IKASTETXEA
  • JUAN MATEO ZABALA EUSKALTEGIA S.L.
  • KARMENGO AMA IKASTETXEA
  • MIXER Servicios Audiovisuales, S.L.
  • MONDRAGON, Koop. E.
  • SAGARDUN PARTZUERGOA
  • Xoraturikan S.L.(Zuzeu)

BIKAIN Ziurtagiriari buruzko informazio gehiago izateko, ikus webgunea: http://www.euskalit.net/bikain

Euskadi, auzolana