HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK

297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailekin parekatzeko dena (EHAA – 2010eko azaroak 15, 219 zk.)

187/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena. (EHAA-2017ko uztailak 20, 138 zk.)

 

187/2017 Dekretuaren bidez administrazio ezberdinek ematen dituzten titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokituta gelditu dira.

297/2010 Dekretuak, euskararen ezagutza-egiaztagiri eta tituluak baliokidetzekoak, ez zituen titulu guztiak barne hartzen. 187/2017 Dekretuaren bidez onartzen den aldaketaren xedea HABEk ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B agiria sartzea izan da nagusiki.

Honela, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten ondorengo titulu eta ziurtagiriak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatzen dira eta elkarren baliokideak dira:

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:

- HABEren 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak.

- HAEEren 1. hizkuntza-eskakizuna.

- Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

 Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:

- HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak.

- HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna.

- Osakidetzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

- Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

- Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna.

 

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:

- HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak.

- HAEEren 3. hizkuntza-eskakizuna.

- Osakidetzaren 3. hizkuntza-eskakizuna.

- Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

- Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA)

- Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna.

- Euskaltzaindiaren D agiria.

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

- Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

 

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:

- HABEren 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak.

- HAEEren 4. hizkuntza-eskakizuna.

- Osakidetzaren 4. hizkuntza-eskakizuna.

- Euskaltzaindiaren B agiria.

 

Bestalde, 297/2010 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluen arabera, Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako euskara-ikasketak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria dekretu bereko 3. artikuluan jasotako (187/2017 Dekretuaren bidez aldatua) titulu eta ziurtagiriekin daude baliokidetuta, baina ez alderantziz, era honetan:

 

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin baliokidetuta daude:

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 3. maila (Antzinako Ikasketa Plana).

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako Tarteko Maila.

 

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin baliokidetuta daude:

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila (Antzinako Ikasketa Plana).

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratua.

- Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA).

 

Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin baliokidetuta daude:

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana).

- Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Gaitasun Maila (C1) eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailaren bat Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituzten bestelako ziurtagiriak.

 

 

Azken aldaketako data: 2017/08/03
Euskadi, auzolana