HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak 2018

Euskara-ikasleentzako diru-laguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2018 urtean, horretarako 1.800.000 euro baliatuz.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2017/2018 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2017ko bigarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian; edo, 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenaren arabera, 2018ko ekaina bitarteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian mailaren bat egiaztatu izana.


Bestalde, diru-laguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2018ko irailean izango dela aurreikusten da.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana