HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Helburuak eta eginkizunak

HABE erakundearen sorrerako helburua helduen euskalduntzea sustatzea da, euskara-ikastaroak euskaltegietan ikasteredu ezberdinetan antolatuz, izan aurrez aurreko ikas saioetan, edota internet sarea baliatuz, autoikaskuntzan: -e-learning-; edota jardun biko ikastaroetan: -b-learning-.

Horretarako, HABEren zuzendaritza nagusiaren egitekoak honako egitasmo hauen ardatzetara biltzen dira: 

  • Helduen euskalduntzegintzarako curriculuma landu eta egikaritzea.
  • Euskara-irakasleen bizitza osorako prestakuntza.
  • Langai didaktikoen taxuketa eta baliokidetzea.
  • Baliabide didaktiko digitalen sorketa.
  • Euskararen ikas/irakasprozesuen jarraipena eta ebaluazioa.
  • Berariaz hizkuntzalaritza aplikatuan eta hizkuntzen pedagogian espezializatutako liburutegi publikoaren zerbitzuak.
  • Udal euskaltegi eta herri-ekimeneko euskaltegien jardunaren antolamendua eta finantzazioa.
  • Euskararen ikaskuntzagatiko ikasleen matrikula doakoa izan dadin, euskara-ikasleentzat bideratutako diru-laguntzen deialdiak.
  • Helduen euskalduntzegintzan diharduten beste Erakunde eta gizarte-eragileekin lankidetza.

 

Euskadi, auzolana