HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Europako Erreferentzia Markoa

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa Europako Kontseiluko berrogei herrialdetako adituek egindako lanaren emaitza da.

Erreferentzia Markoa hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da, eta bere helburuak dira, besteak beste:

  • hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea
  • kurrikulua eta programak garatzeko oinarri bateratua eskaintzea
  • azterketak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea
  • hezkuntza- eta lanbide-arlo batzuetatik besteetarako igarobidea erraztea

Europako Erreferentzia Markoa balio handiko tresna da irakasleak prestatzen, programa eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen dihardutenentzat.

Dokumentu hau 39 hizkuntzatara dago itzulia eta guztiak, euskara barne, ikus eta aztergai dituzu helbide honetan.

HABEk Hezkuntza Sailarekin batera argitara eman du Europako Markoa. Liburua eskuratzeko HABEren egoitzara jo:

Salneurria: 10 €

Azken aldaketako data:  2014/03/12
Euskadi, auzolana