HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Euskal Etxeetako ikasleen euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-proben deialdi berezia

2018ko deialdia

Martxoaren 22an argitaratu da 2018an, Euskal Etxeetako ikasleen euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-proben deialdi berezia, HEOCean zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko aukera ematen duena.

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2 eta C1 gaitasun-mailak egiaztatzeko egiten da deialdia eta Madril eta Bartzelonan egingo dira gaitasun-probak.
  • Baldintzak: Gaitasun-proba hauetara aurkezteko, azterketariak Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan inskribatuta dauden Euskal Etxeetako batean matrikulatuta egon beharko du 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. Gainera, 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, matrikulatu nahi duen mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du Euskal Etxean, 2018ko martxoaren 23rako.
  • Matrikula egiteko izen-ematea eta ordainketa. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, http://www.habe.euskadi.eus/ atarian, matrikulazio-orria betez. Matrikula 30€koa izango da maila bakoitzeko, eta ordainketa Internet bidez egingo da edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz eta bertan adierazitako epearen barruan. Matrikulatze-prozesua izen-ematearekin eta ordainketarekin osatuko da. Beraz, matrikularen ordainketa matrikula-epearen barruan egin behar du azterketariak; horrela egin ezean prozesutik kanpo geratuko da.
MADRIL BARTZELONA
Matrikula-epea Apirilak 9-16

Apirilak 9-16

Onartuen zerrenda Apirilak 18 Apirilak 18
Gaitasun-probak (Entzumena, Irakurmena, Idazmena) Maiatzak 19 Maiatzak 12
Emaitzak Ekainak 15 Ekainak 15
Mintzameneko proba Ekainak 21-22-23 Ekainak 21-22-23
Emaitza orokorrak Uztailak 11 Uztailak 11
  • Ziurtagiria. Gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria egin dezake www.habe.euskadi.eus atarian. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua, ikasleak eskatu eta finantza-erakunderen bidez edo internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

 Ziurtagiria eskuratzeko, Sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.


Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2018. urtean zehar 20,94 € ordaindu beharko da HABEren gaitasun-maila bakoitzeko agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko, berriz, 1,95 €. Ziurtagiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak. Eskari bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-mailez jasoko du eta eskaria onargarria dela esaten bazaio, jarraitu beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agirien berri ere e-mail horretan azalduko zaio.

 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana