HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Agintaritza-organoak

a) Zuzendaritza Batzordeak du Erakundearen ordezkotza, eta berari dagokio funtzionamendu-arauak ezartzea eta HABEren xedeak bete daitezen arduratzea.

Zuzendaritza Batzordeko kideak honako hauek dira:

Batzordeburua (Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua) Batzordeburuordea (Hizkuntza Politikarako sailburuordea), Idazkaria (HABEko zuzendari nagusia) eta Bokalak (Foru Aldundien ordezkari bana, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bi ordezkari, Euskaltzaindiaren ordezkari bat, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat, euskaltegi publikoetako irakasleen bi ordezkari, HABEko zerbitzuetako teknikarien ordezkari bat)

b) Batzorde Akademikoari dagokio gai akademikoetan eta pedagogikoetan analisiak egitea eta euskaltegien jardueren ebaluazioa taxutzea eta, orobat, HABEren Urteko Memoriaz informatzea.

Batzorde Akademikoak, HABEko zuzendari nagusiaren burutzapean, honako kide hauek ditu:

HABEko Hizkuntzaren Didaktika zerbitzuburua, HABEko bi didaktika-teknikari eta euskaltegietako zuzendarien sei ordezkari.

c) Zuzendaritza Batzordeburuari, HABEko presidentea denez, honako hauek dagozkio: erakundearen ordezkotza ofiziala, HABEk ematen dituen zerbitzuak gainbegiratu eta koordinatzea eta Zuzendaritza Batzordearen erabakiak bete daitezen arduratzea. HABEko Zuzendaritza Batzordeburua Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua da.

d) HABEko zuzendari nagusiari dagokio Zuzendaritza Batzordeburuari laguntzea HABEren xedeen gainbegiraketan, Zuzendaritza Batzordearen erabakiak gauzatzea, erakundea kudeatzea eta Urteko Memoria lantzea.

Egun, HABEko zuzendari nagusia Jokin Azkue Arrastoa jauna da.

 

Azken aldaketako data: 2017/02/02
Euskadi, auzolana