HABE

euskadi.eus

  1. Acceso
 
1. eta 2. mailak egiaztatzeko azterketa deialdia


PDF Euskalduntzearen lehen eta bigarren mailak Matrikulatzeko
PDF Ebazpena
Matrikula
 
Baldintzak HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntza zentro homologatuetan ikasle bezala matrikulatua egon izana, iazko deialdiko matrikula epetik (2005eko apirilaren 11) aurtengo deialdiko matrikula (2006ko martxoaren 30a) epera.
- Lehen mailara aurkezteko, lehen maila gainditua izatea.
- Bigarren mailara aurkezteko, bigarren maila edo Alfabetatzen I maila gainditua izatea.
Dagokion maila euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan gainditu gabe, goragoko mailan matrikulatua dagoen ikasleak aukera izango du beheragoko mailara aurkezteko.

Epeak Epea 2006ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra (biak barne).

Nola egin INTERNET bidez www.habe.org ataria erabiliz.

Ordainketa Matrikularen prezioa 12 eurokoa izango da maila bakoitzeko.
WEB atarian datuak sartu ahalean, sistemak berak esango dio azterketariari onartua den ala ez.
Ordaintzeko aukerak:
  1. Internet bidez, banku elektronikoa erabiliz.
  2. Barra kodeak irakurtzen dituen kutxa automatikoren batean.
  3. Kutxa edo banketxean bertan.
Onartuen behin-behineko zerrendak apirilaren 24an argitaratuko dira.

Emaitzak

Emaitzak Idatziaren emaitzak ekainaren 13rako argitaratuko dira eta emaitza osoak uztailaren 15erako.

Erreklamazioak Zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik 5 egun natural izango ditu erreklamazioa egin nahi duen ikasleak HABEren zuzendari nagusiari idatzia zuzentzeko.

Egiaztagiriak Azterketa hauek gainditu eta mailaren bat egiaztatzen duten azterketariek Kultura sailburuak luzatutako ziurtagiria jasoko dute.

Azterketa

Deialdiak Deialdi bakarra izango da.

Non Bai ahozko proba eta bai idatzia, ikasle-kopuruak kontuan hartuta, euskaltegietan edo beste leku handiagoetan egingo dira. Hiriburuetan unibertsitateko geletan egingo dira azterketa idatziak.
Edonola ere, euskaltegiak edo zentroak jakinaraziko dio azterketariari zein izango den bere aztertokia.

Noiz Idatzia: maiatzaren 20an, goizeko 9:00etan lehen mailakoa, eta bigarren mailakoa goizeko 11:30ean.
Ahozko azterketak ekainaren 19tik 23ra bitartean egingo dira.


Nolako azterketa

Lehen eta bigarren mailako azterketek lau trebetasunak neurtuko dituzte: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena.
Aurten, lehen proba idatzia izango da, eta entzumena, irakurmena eta idazmena neurtuko ditu.
Bigarren proba ahozkoa izango da, eta mintzamena neurtuko du. Azterketa idatzia gainditzen duten ikasleek egingo dute bigarren proba.
GAI/EZ GAI erara emango zaio ikasleari zati bakoitzaren emaitza eta azken emaitza.

Puntuazioa
Proba idatzia
% 50
gutxienez % 30
Irakurmena %20 20 puntu  
Idazmena %30 30 puntu Gutxienez 15
Ahozko proba
% 50
gutxienez % 30
Entzumena %20 20 puntu  
Mintzamena %30 30 puntu Gutxienez 15
Guztira   %100 100 puntu Gutxienez 60
Fecha de la última modificación: 13/07/2006
Euskadi, bien común