HABE

euskadi.eus

  1. Acceso
 

Transparencia

Derecho de acceso a la Información Pública

Evolución del número de plazas de personal de cargo públicos

Autorizaciones de compatibilidad de actividades

Abstención o inhibición

Declaración de Bienes y Derechos Patrimoniales

Indemnizaciones

Retribuciones

Listado de bienes inmuebles

HABE no tiene en propiedad ningún bien inmueble.

Indicadores estadísticos de la calidad del servicio público de HABE

HABE no realiza encuestas de satisfacción y no recopila datos para medir la calidad de los sevicios.

Zuzendari Nagusia: Jokin Azkue Arrastoa

Posta-helbidea: zuzendaritza@habe.eus 

Telefonoa: 943022650

Hizkuntzaren didaktika Zerbitzua

Zerbitzuburua: Jose Juan Andres Gonzalez de Chavarri Miranda

Posta-helbidea: didaktika@habe.eus

Telefonoa: 943022610

Eginkizuna:

Helduak euskalduntzen eta alfabetatzen diharduten euskaltegien jarduna hobetzeko asmoz, didaktika-alorreko zerbitzua eskaintzen du, oinarrizko kurrikuluaren diseinua eta garapena, ikasmaterialen sorkuntza, irakasleen etengabeko prestakuntza, euskaltegietan aholkularitza eta jarraipen didaktikoa sustatu eta koordinatuz.
Eginkizun horiek ondorengo atalen bitartez betetzen ditu:

Kudeaketa Zerbitzua

Zerbitzuburua: Alfredo, Badiola Arnedo

Posta-helbidea: info@habe.eus

Telefonoa: 943022639

Eginkizuna:

Euskaltegien administrazio-jarduera koordinatu eta hizkuntza-gaietan espezializatutako Erakundearen liburutegi publikoa kudeatzeaz gain, Erakundeko beste zerbitzu eta atalei laguntzea du eginkizun, HABEren egitekoak zuzen bete ditzaten, legearen, ekonomiaren eta, oro har, prozedura- edota administrazio-arloetan egoki den guztian.
Eginkizun horiek ondorengo atalen bitartez betetzen ditu:

Curriculumaren garapena

Posta-helbidea: curriculum@habe.eus

Telefonoa: 943022617

Eginkizuna:

Helduen alfabetatze/euskalduntzea sustatzeko eta hobetzeko, oinarrizko curriculuma diseinatzea eta euskaltegietan berori garatzeko baliabideak eskaintzea du zeregin nagusi, horretarako euskaltegiaren curriculum-proiektua burutzeko formazio-plana diseinatu eta eskainiz. Halaber, plan eta egitasmoen bidez, euskaltegiei beren antolaketa eta kudeaketa hobetzen laguntzen zaie.

Ikuskatzailetza

Posta-helbidea: ikuskatzailetza@habe.eus

Telefonoa: 943022633

Araba: araba@habe.eus   Bizkaia: bizkaia@habe.eus   Gipuzkoa: gipuzkoa@habe.eus

Eginkizuna:

Euskaltegien administrazio-jarduera koordinatu eta gainbegiratzeaz arduratzen da, euskaltegiek bete beharreko baldintzak bete ditzaten eta diru-laguntzak emandako helburuetarako erabiltzen dituztela zainduz. Horrezaz gain, Herri Administrazioetako langileak euskalduntzeko helburuarekin izenpetzen diren hitzarmen eta akordioei dagozkien izapideak betetzeaz arduratzen da.

Ikasmaterialak

Posta-helbidea: argitalpenak@habe.eus

Telefonoa: 943022612

Eginkizuna:

Euskaltegiei material didaktikoaren arloko zerbitzua ematen die, kurrikuluaren aplikaziorako eta xede-talde berezietarako langai egokiak sortzen ditu, euskaltegietan materialgintza-proiektuak eta unitate didaktikoen elkar trukea sustatuz eta feedbacka emanez. Bestalde, materialgintza bultzatzeko xedez, benetako materialen bankua osatzen du, mass-medietatik hartutako dokumentuak sailkatuz. Ikasmaterial didaktizatua sortzen eta argitaratzen du  www.ikasbil.eus atarian.

Informatika

Posta-helbidea: informatika@habe.eus

Telefonoa: 943022635

Eginkizuna:

HABEko beste atalek zein euskaltegi guztiek behar duten laguntza eskaintzen du, behar diren datu-bankuak sortu eta egunean izateko, euskaltegien datuak aztertzeko eta arlo akademikoan zein administraziokoan sortzen diren beharrei erantzuna errazteko.

Ebaluazioa

Posta-helbidea: ebaluazioa@habe.eus

Telefonoa: 943022609

Eginkizuna:

Hainbat eginkizun ditu atal honek: helduen euskalduntze- eta alfabetatze-mailak ebaluatzeko tresna egokiak osatzeko lana bultzatzea eta koordinatzea, eta HABEk ezarritako azterketak edota beste erakunde batzuek eskatutakoak antolatzea eta kudeatzea. Era berean, ikaslearen ebaluazio jarraitua eta banakakoa bultzatzen ahaleginduko da eta euskaltegien emaitzen ebaluazioa sustatuko du.

Ekonomia eta administrazioa

Posta-helbidea: info@habe.eus

Telefonoa: 943022632

Eginkizuna:

HABEren ekonomi eta administrazio-kudeaketaz arduratzen da, aurrekontuen jarraipena, kudeaketa eta kontrola eginez, eta kontratazio-espedienteak bideratuz.

Prestakuntza

Posta-helbidea: prestakuntz@habe.eus

Telefonoa: 943022627

Eginkizuna:

Euskaltegietako irakasleen etengabeko prestakuntza eta euskaltegien formazio-proiektuak sustatu eta ahalbidetzea du zeregin nagusi. Eta, horretarako, hiru eratako formazio-zerbitzuak ditu Prestakuntza Atalak gaur egun, izatez desberdinak, baina elkarren osagarri direnak: formaziorako ekintza akademikoak; aholkularitza eta adituen kontrataziorako laguntza; eta prestakuntzarako argitalpenak: HIZPIDE aldizkariak didaktika-alorreko gaiak jorratzen ditu; ITZULPEN SAILA deituriko atalak, berriz, hainbat didaktika-liburu interesgarriren euskarazko itzulpena eskaintzen die irakasleei; eta IFB irakasleen formaziorako bideo-saila.

Aholkularitza juridikoa eta pertsonala

Posta-helbidea: info@habe.eus

Telefonoa: 943022641

Eginkizuna:

Lege-aholkularitza, HABEk hartzen dituen xedapen eta burutzen dituen egintza administratiboei buruz iritzia emanez eta euskaltegien Erregistroa kudeatuz. Bestalde, langileen lansariak eta beste administrazio-alderdiak ere kudeatzen ditu.

Programa bereziak

Posta-helbidea: programabereziak@habe.eus

Telefonoa: 943022630

Eginkizuna:

Euskararen ikaskuntza, hobekuntza eta erabilera bultzatzeko, euskaltegietan agizkoak ez diren egitasmoak diseinatzea edo bultzatzea du xede, batez ere, euskalduntze-alfabetatzegintzaren ikuspuntutik: lan-munduko erabilera-planak, egonaldiak familia euskaldunetan, irratsaio bereziak, jarraipen-programa… Horrezaz bat, bere eginkizunen artean dago Euskal Herritik kanpora euskararen ikaskuntza sustatzea eta koordinatzea.

Harrera eta informazioa

Posta-helbidea: info@habe.eus

Telefonoa: 943022600

Eginkizuna:

Atal honi dagozkio jendeari zuzeneko atentzioa ematea eta HABEren Erregistroa eramatea.

Baliabide didaktikoak

Posta-helbidea: ikasten@habe.eus

Telefonoa: 943022628

Eginkizuna:

Atalaren eginkizun nagusia da helduen euskalduntzeko ikaskuntza prozesuetarako baliabideak eskuratzea, sortzea, egokitzapenak burutzea eta baliabide hauen erabilera sustatzeko bitartekoak eskaintzea. Atalaren eginbeharra pedagogia, informatika garapen eta ezagutza teorien arteko elkartze puntuan kokatzen da eta, alderdi guztiak kontuan hartuz, helduek euskara ikasteko ingurune egokiak diseinatzen ditu. www.ikasten.ikasbil.eus eta www.ikasbil.eus atarien bidezko zerbitzu didaktikoak bideratzen ditu.

Liburutegia

Posta-helbidea: liburutegia@habe.eus

Telefonoa: 943-022602 / 943-022604

Web-gunea: http://www.ikasbil.eus/web/liburutegia

Eginkizuna:

Honen eginkizunak dira HABEren liburutegia kudeatzea, materiala liburutan edo beste edozein euskarritan biltzea, liburuen katalogazioa egitea eta dokumentu-baseak sortzea, ondare bibliografikoaren zabalkundea koordinatzeko, maileguak kudeatzeko eta HABEko beste atalei nahiz kanpoko jendeari informazioa emateko.

Fecha de última modificación:

Euskadi, bien común