HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Ikasleen egiaztatzea 2017

Ebazpena

A1 Maila: Hasierako erabiltzailea

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

A1 gaitasun-mailaren ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea: Aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena: A1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A1A0 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A1A1 (A1 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bidez egiaztatuko dute A1 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela.

2.- Dagokion ikasgaraian ikasle bakoitzari ebaluazio zehatzak egingo dizkio irakasleak trebetasunez trebetasun, eta ebaluazio-jarduera horiek eta horien emaitzak gorde egingo dituzte euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuek.

3.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia:

- Lehenengo garaia, 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2017ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

4.- Bi garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren Euskaltegiaren curriculum-proiektuan jasotako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta amaierako ebaluazioa.

5.- Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bitartez, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

6.- Garai bakoitzaren amaieran, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

7.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A1 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte.

8.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan xedatutakoa eta 2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira.

EGUTEGIA

ICAL HTML

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: abuztuaren 1ean
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: irailaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: irailaren 22a) (1)

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 31n
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: azaroaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: azaroaren 22a) (1)

 (1) Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez A1 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2016-2017 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran:

                . lehenengo garaia: abuztuaren 1ean

                . bigarren garaia: urriaren 31an

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi.

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

A1 gaitasun-maila ziurtatzeko ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueratan oinarri hartuko dira A1 mailaren ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

A1 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jardueraren emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A1 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Hasierako erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak erabat galde-erantzun motz eta zehatzen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak ikastaroaren amaieran A1 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartuko ditu.

 

Ebazpena

A2 Maila. Oinarrizko erabiltzailea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

A2 mailako ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A2 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea: Aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena: A2 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bidez egiaztatuko dute A2 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela.

2.- Dagokion ikasgaraian ikasle bakoitzari ebaluazio zehatzak egingo dizkio irakasleak trebetasunez trebetasun, eta ebaluazio-jarduera horiek eta horien emaitzak gorde egingo dituzte euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuek.

3.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia:

- Lehenengo garaia, 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2017ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

4.- Bi garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren Euskaltegiaren curriculum-proiektuan jasotako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jarduerez gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta amaierako ebaluazioa.

5.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunean dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bitartez, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

6.- Garai bakoitzaren amaieran, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

7.- Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A2 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte. 

8.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan xedatutakoa eta 2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira.

EGUTEGIA

ICAL HTML

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: abuztuaren 1ean
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: irailaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: irailaren 22a) (1)

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 31n
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: azaroaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: azaroaren 22a) (1)

 (1) Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

 

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez A2 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2016-2017 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran:

. lehenengo garaia: abuztuaren 1ean

. bigarren garaia: urriaren 31an

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

A2 gaitasun-maila ziurtatzeko ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueratan oinarri hartuko dira A2 mailaren ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

A2 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jardueraren emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A2 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Oinarrizko erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak galde-erantzunen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak ikastaroaren amaieran A2 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartuko ditu.

Ebazpena

B1 Maila. Erabiltzaile independentea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

B1 gaitasun-mailaren ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du B1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea: Aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez, % 75eko asistentzia izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia, gutxienez, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iristea; betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak izanda eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena: B1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, B1A2 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, B1B1 (B1 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bidez egiaztatuko dute B1 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela.

2.- Dagokion ikasgaraian ikasle bakoitzari ebaluazio zehatzak egingo dizkio irakasleak trebetasunez trebetasun, eta ebaluazio-jarduera horiek eta horien emaitzak gorde egingo dituzte euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuek.

3.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia:

- Lehenengo garaia, 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2017ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

4.- Bi garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren Euskaltegiaren curriculum-proiektuan jasotako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta amaierako ebaluazioa.

5.- Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikoaren bitartez, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

6.- Garai bakoitzaren amaieran, IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

7.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek B1 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte.

8.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan xedatutakoa eta 2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira.

 

EGUTEGIA

ICAL HTML

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2016ko urriaren 1etik 2017ko ekainaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: abuztuaren 1ean
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: irailaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: irailaren 22a) (1)

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 31n
  • Ikasleen erreklamazioak erantzunda euskaltegiak: azaroaren 15ean
  • Erreklamazioa HABEren aurrean: euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun baliodun (azken eguna: azaroaren 22a) (1)

 (1) Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez B1 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2016-2017 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran:

. lehenengo garaia: abuztuaren 1ean

. bigarren garaia: urriaren 31an

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2017ko urtarrilaren 9ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

B1 gaitasun-maila egaiztatzeko ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueratan oinarri hartuko dira B1 mailaren ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

B1 gaitasun-mailaren agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu kontuan irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jardueraren emaitzek agerian utziko dute ikasleak bereganaturik dituela B1 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, ikasleak erakutsi beharko du gai dela helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko, betiere trebetasun hauen zuzenketa-prozesuak 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoa eta 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinak maila honi buruz dioena betez.

Ikasleak B1 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskriptorean zehaztutakora iritsi beharko du ikastaroaren amaierako ebaluazio-jardueran, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartuko ditu.

Ebazpena

B2 Maila. Erabiltzaile aurreratua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B2 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2016ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2015eko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, 2017ko martxoaren 17rako, lehen deialdian; eta 2017ko irailaren 7rako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horietarako, euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: B2 mailan B2B2 kodea.

Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epealdian, gutxienez, azpimaila bat gainditu izan eta euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan emaitza hori sartu badu.

Bestelako betebeharrak

B2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

B2 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikula-ordaina 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren 9.4 oinarriaren arabera, lehenengo deialdian idazmen-proba gainditu, baina mintzamen-proba gainditzen ez duenak, bigarren deialdian mintzamen-proba bakarrik egiteko ere horretarako ezarritako epe barruan burutu beharko duela matrikula: izen-ematea eta dagokion ordainketa, maila bakoitzeko.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, berriro egin beharko du matrikula (matrikulaldi epearen barruan), dagokion maila zuzena adierazita. Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Eskari horiek gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen zerrenda ebatzi aurretik egin beharko dira.

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, non eta oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan egin ez den. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2017ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: martxoaren 24tik 31ra
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 10ean
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 10ean
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 13an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 22an,23an eta 24an
  • Emaitzak: uztailaren 11n

2017ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 15etik 26ra
  • Onartuen zerrenda: irailaren 28an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 11n
  • Idazmeneko proba: urriaren 21ean
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: azaroaren 23an, 24an eta 25ean
  • Emaitzak: abenduaren 13an 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak.
  2. Proben aplikazioa honela burutuko da: euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak, berriz, aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira, batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2017ko lehen deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: maiatzaren 13an
  • Ordua: 09:00
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: ekainaren 22an, 23an eta 24an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2017ko bigarren deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: urriaren 21ean
  • Ordua: 08:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: azaroaren 23an, 24an eta 25ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar jakinak izan eta egiaztatze-probetan parte hartu nahi duen ikaslearen kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian eta matrikulazio-orriak berak eskaintzen dion moduan, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.).

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta aldaketa eskatzeko arrazoia ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. 

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 10a, dagokion eskaria betez.  Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 16a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

 - Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 17a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 17a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA 

  1. Maila bakoitzeko probek 100 puntu osatuko dituzte guztira, eta gainditzeko, gutxienez, 50 puntu lortu beharko ditu azterketariak, 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemaren arabera.
  2. Gaitasun-maila bakoitzeko probak gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu ikasleak aipatu III. eranskinean zehaztutako gutxienekoak. Nolanahi ere, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 puntu lortzen dituen ikasleak, mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da idazmeneko proban gutxienez 13 puntu ateratzea mintzamen-probara aurkezteko.
  4. Lehen deialdian idazmen-proba gainditu eta mintzamen-proba gainditzen ez dutenek, bigarren deialdian matrikulatzen badira, mintzamen-proba bakarrik egin beharko dute. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2017ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den aztertzaileari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  10. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  11. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskina.

Mendebaldea institutua.

Ebazpena

C1 Maila. Erabiltzaile gaitua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2016ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2015eko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, C1 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, 2017ko martxoaren 17rako, lehen deialdian; eta 2017ko irailaren 7rako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horietarako, euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: C1 mailan C1C1 kodea.

Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epealdian, gutxienez, azpimaila bat gainditu izan eta euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan emaitza hori sartu badu.

Bestelako betebeharrak

C1 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

C1 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikula-ordaina 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren 9.4 oinarriaren arabera, lehenengo deialdian idazmen-proba gainditu, baina mintzamen-proba gainditzen ez duenak, bigarren deialdian mintzamen-proba bakarrik egiteko ere horretarako ezarritako epe barruan burutu beharko duela matrikula: izen-ematea eta dagokion ordainketa, maila bakoitzeko.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, berriro egin beharko du matrikula (matrikulaldi epearen barruan), dagokion maila zuzena adierazita. Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Eskari horiek gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen zerrenda ebatzi aurretik egin beharko dira.

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, non eta oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan egin ez den. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2017ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: martxoaren 24tik 31ra
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 10ean
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 10ean
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 13an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean
  • Emaitzak: uztailaren 11n

2017ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 15etik 26ra
  • Onartuen zerrenda: irailaren 28an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 11an
  • Idazmeneko proba: urriaren 21ean
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an
  • Emaitzak: abenduaren 13an 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak.
  2. Proben aplikazioa ondoren zehaztutako moduan burutuko da: euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak, berriz, aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira, batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2017ko lehen deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: maiatzaren 13an
  • Ordua: 11:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2017ko bigarren deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: urriaren 21ean
  • Ordua: 15:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar jakinak izan eta egiaztatze-probetan parte hartu nahi duen ikaslearen kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian eta matrikulazio-orriak berak eskaintzen dion moduan, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.).

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta aldaketa eskatzeko arrazoia ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 10a, dagokion eskaria betez.  Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 16a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

 - Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 17a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 17a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bakoitzeko probek 100 puntu osatuko dituzte guztira, eta gainditzeko, gutxienez, 50 puntu lortu beharko ditu azterketariak, 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemaren arabera.
  2. Gaitasun-maila bakoitzeko probak gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu ikasleak aipatu III. eranskinean zehaztutako gutxienekoak.Nolanahi ere, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 puntu lortzen dituen ikasleak, mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da idazmeneko proban gutxienez 13 puntu ateratzea mintzamen-probara aurkezteko.
  4. Lehen deialdian idazmen-proba gainditu eta mintzamen-proba gainditzen ez dutenek, bigarren deialdian matrikulatzen badira, mintzamen-proba bakarrik egin beharko dute. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2017ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den aztertzaileari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  10. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  11. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskina.

Ebazpena

C2 Maila. Erabiltzaile aditua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak C2 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2015eko urriaren 1etik aurrera hasitako HEOCaren C2 mailako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2015eko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, C2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, C2 mailako proiektua euskaltegiak ontzat eman ondoren, 2017ko martxoaren 17rako, lehen deialdian; eta 2017ko irailaren 7rako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horietarako, euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: C2 mailan C2C2 kodea.

Bestelako betebeharrak

C2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

C2 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikula-ordaina 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2016ko otsailaren 22ko Ebazpenaren 9.4 oinarriaren arabera, lehenengo deialdian idazmen-proba gainditu, baina mintzamen-proba gainditzen ez duenak, bigarren deialdian mintzamen-proba bakarrik egiteko ere horretarako ezarritako epe barruan burutu beharko duela matrikula: izen-ematea eta dagokion ordainketa, maila bakoitzeko.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, berriro egin beharko du matrikula (matrikulaldi epearen barruan), dagokion maila zuzena adierazita. Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Eskari horiek gaitasun-probetan parte hartzeko onartuen zerrenda ebatzi aurretik egin beharko dira.

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, non eta oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan egin ez den. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2017ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: martxoaren 24tik 31ra
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 10ean
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 10ean
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 13an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: uztailaren 1ean
  • Emaitzak: uztailaren 11n

 

2017ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 15etik 26ra
  • Onartuen zerrenda: irailaren 28an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 11n
  • Idazmeneko proba: urriaren 21ean
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: abenduaren 2an
  • Emaitzak: abenduaren 13an 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzekoak.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzekoak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmena eta mintzamena neurtzeko probak bi egunetan egingo dira: batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2017ko lehen deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: maiatzaren 13an
  • Ordua: 09:00
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: uztailaren 1ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2017ko bigarren deialdia

Idazmeneko proba

  • Eguna: urriaren 21ean
  • Ordua: 08:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia EHU Donostia

Mintzameneko proba (1)

  • Eguna: abenduaren 2an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus  

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behar jakinak izan eta egiaztatze-probetan parte hartu nahi duen ikaslearen kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian eta matrikulazio-orriak berak eskaintzen dion moduan, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.).

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta aldaketa eskatzeko arrazoia ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 10a, dagokion eskaria betez.  Mintzameneko probarako leku- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 16a, dagokion eskaria betez.

 - Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 17a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 17a, dagokion eskaria betez

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bakoitzeko probek 100 puntu osatuko dituzte guztira, eta gainditzeko, gutxienez, 50 puntu lortu beharko ditu azterketariak, 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemaren arabera.
  2. Gaitasun-maila bakoitzeko probak gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu ikasleak aipatu III. eranskinean zehaztutako gutxienekoak.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da idazmeneko proba gainditzea mintzamen-probara aurkezteko.
  4. Lehen deialdian idazmen-proba gainditu eta mintzamen-proba gainditzen ez dutenek, bigarren deialdian matrikulatzen badira, mintzamen-proba bakarrik egin beharko dute. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2017ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. C2 mailako proiektua euskaltegiak ontzat eman ondoren (IKASLEAK fitxategiaren aplikazioan, C2C2 kodeaz), hurrengo bi urteetako lau deialdietan baliatu ahal izango du azterketariak, gaitasun-maila hori egiaztatu ahal izateko. Deialdi horien ondoren iraungi egingo zaio euskaltegiak proiektuari aitortutako balioa, eta, ondorioz, HABEk baja emango dio ofizioz IKASLEAK izeneko fitxategian.
  6. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  7. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  8. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  9. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  10. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den aztertzaileari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  11. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  12. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus PROZEDURA OROKORRAK / ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus PROZEDURA OROKORRAK / ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren III. eranskina.

 

ZIURTAGIRIAK

Ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueren bidez edota gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria egin dezake www.habe.euskadi.eus atarian.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua, ikasleak eskatu eta finantza-erakunderen bidez edo internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskuratzeko, Sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.


Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2017. urtean zehar 20,63 € ordaindu beharko da HABEren gaitasun-maila bakoitzeko agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko, berriz, 1,92 €. Ziurtagiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak. Eskari bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-mailez jasoko du eta eskaria onargarria dela esaten bazaio, jarraitu beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agirien berri ere e-mail horretan azalduko zaio.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK

A1, A2 eta B1 gaitasun-mailei dagokienez:

Erreklamazioak

Ikasleak eskubidea izango du egindako ebaluazio-jarduera egiaztatzaileak eta horien ebaluazioak ikusteko eta euskaltegi edo autoikaskuntarako zentro homologatuaren aurrean erreklamazioa aurkezteko. Horretarako prozedura eta epeak euskaltegiak edo zentroak onartu eta jakinaraziko ditu aurrez. Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek erreklamazioak jartzeko eta erantzuteko aurreikusten dituzten epeak www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez deialdi honetarako argitaratuko den egutegian ezarritako gehienezko epeak errespetatu beharko dituzte.

Halaber, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentro homologatuaren aurrean egindako erreklamazioaren erantzunarekin ados ez badago, ikasleak eskubidea izango du erreklamazioa aurkezteko HABEren aurrean. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko du idatziz, izen-deiturak, NANa, jakinarazpenerako helbidea, erreklamazioaren arrazoia, erreklamazioa oinarritzen duten agiriak edo frogak, data eta izenpea jarrita. Erreklamazio hauek euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroaren kokapenaren arabera dagokion HABEren lurralde-ikuskatzailetzara zuzenduko dira, eta HABEren zuzendari nagusiak ebatziko ditu, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuaren irizpena eskatu ondoren.

 


 

B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagokienez:

Erreklamazioak

Azterketa-deialdi hauetako prozesuko interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean; eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, prozeduran, puntuazioaren zenbatzean edo emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, honako datu zein agiriak aurkezten baditu:

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
  • Nortasun-agiriaren zenbakia.
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
  • Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak, emaitza orokorrak onartu baino lehen ebatziko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

 

Prozedura

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira postaz, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. Horretarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 38. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabiliko dira.

IDAZMEN-PROBAKO EMAITZAREN KONPENTSAZIOA

B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen ikasleak mintzamen-probara aurkezteko aukera izango du.

Mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.

Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko. (HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren II. eranskineko 9.4. oinarria – Hutsen zuzenketa)

Ikasleen egiaztatzea 2017 - Informazioa

Azken aldaketako data: 2017/04/25
Euskadi, auzolana