HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 
Deialdi irekia 2017

Ebazpena  

B1 Maila. Erabiltzaile independentea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko bi baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2017an betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian SARBIDEAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA (NANaren zenbakia, letrarik gabe) sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero,  pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia Maila aukeratu (B1, B2, C1, C2) - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu, baina jakin behar du egun, ordu eta leku berean bateratu ahalko dituela HABEk hainbat mailetako azterketak, matrikulazio-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, bi kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin. 

EGUTEGIA

ICAL HTML

2017ko deialdi irekiko egutegia:

  • Matrikula-epea: Irailaren 15etik 26ra

Oharra: Matrikula-epea itxi eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko eguna, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko. 

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba. 

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2017ko deialdi irekia - B1 maila:

Matrikula-epea itxi eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko eguna, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.  

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Behar jakinak izan eta egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duen azterketariaren kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian eta matrikulazio-orriak berak eskaintzen dion moduan, dagokion HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak gaitasun-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda onetsiko du eta www.habe.euskadi.eus atarian emango du argitara.

Azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, SARBIDEAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

PROBEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak,  2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Gaitasun-proba gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu azterketariak aipatu II. eranskinean zehaztutako gutxienekoak. Nolahai ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Aipatu maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  5. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  6. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  7. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  8. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina mailari dagozkion beste baldintza guztiak bete, eta eskatutako hitz-kopuruaren %90a gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Eskatutako hitz-kopuruaren %90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  9. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  10. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu SARBIDEAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

Deialdi irekia - II. eranskina

Ebazpena  

B2 Maila. Erabiltzaile aurreratua

EGUTEGIAK

2017ko deialdi irekia - B2 maila:

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak gaitasun-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda onetsiko du eta www.habe.euskadi.eus atarian emango du argitara.

Azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, SARBIDEAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

PROBEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Gaitasun-proba gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu azterketariak aipatu II. eranskinean zehaztutako gutxienekoak. Nolahai ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Aipatu maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  5. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  6. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  7. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  8. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina mailari dagozkion beste baldintza guztiak bete, eta eskatutako hitz-kopuruaren %90a gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Eskatutako hitz-kopuruaren %90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  9. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  10. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu SARBIDEAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

 Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

Deialdi irekia - II. eranskina

Ebazpena

C1 Maila. Erabiltzaile gaitua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko bi baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2017an betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian SARBIDEAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA (NANaren zenbakia, letrarik gabe) sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia Maila aukeratu (B1, B2, C1, C2) - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu, baina jakin behar du egun, ordu eta leku berean bateratu ahalko dituela HABEk hainbat mailetako azterketak, matrikulazio-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, bi kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2017ko deialdi irekiko egutegia:

  • Matrikula-epea: Irailaren 15etik 26ra

Oharra: Matrikula-epea itxi eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko eguna, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2017ko deialdi irekia - C1 maila:

Matrikula-epea itxi eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko eguna, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Behar jakinak izan eta egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duen azterketariaren kasuan, berdintasun-neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horren aukerak bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian eta matrikulazio-orriak berak eskaintzen dion moduan, dagokion HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak gaitasun-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda onetsiko du eta www.habe.euskadi.eus atarian emango du argitara.

Azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, SARBIDEAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

C2 Maila. Erabiltzaile aditua

2017ko deialdi irekia - C2 maila:

  2. Gaitasun-proba gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu azterketariak aipatu II. eranskinean zehaztutako gutxienekoak.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da idazmeneko proba gainditzea mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  5. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  6. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  7. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  8. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iritsi ez, baina mailari dagozkion beste baldintza guztiak bete, eta eskatutako hitz-kopuruaren %90a gutxienez idatzi duen azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Eskatutako hitz-kopuruaren %90era iritsi ez den azterketariaren idazlan-probari 5 puntu jarriko zaizkio. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  9. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  10. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu SARBIDEAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

Deialdi irekia - II. eranskina

AZTERKETA-EREDUAK

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio. C2 mailako azterketa berriaren eredu bat argitaratu du HABEk aipatu webgunean.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK

Erreklamazioak

Azterketa-deialdi honetako interesdunak uste badu, deialdian matrikulatzeko eskubidea izan eta ez dela onartua izan, erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean. Era berean, azterketa egin eta emaitzak argitaratutakoan irizten badu prozeduran edo puntuazioen zenbatzean errakuntzarik gertatu dela, erreklamazioa jar dezake dagokion Epaimahaiaren aurrean; betiere, jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkezten baditu: 

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
  • Nortasun-agiriaren zenbakia.
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
  • Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru egun baliodunen epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu ala proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak, probak egin aurretik eta emaitza orokorrak onartu baino lehene ebatziko dira, hurrenez hurren.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Prozedura

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak HABEra bidaliko dira, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan ezarritako baliabidak erabiliz.

ZIURTAGIRIAK

Gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez egin behar du.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua, finantza-erakunderen bidez edo Internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskuratzeko, SARBIDEAn sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2017. urtean zehar 20,63 € ordaindu beharko da HABEren gaitasun-maila bakoitzeko agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko, berriz, 1,92 €. Ziurtagiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak. Eskari bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu bada, dirua itzultzeko eskaria egin daiteke. Eskatzaileak erantzuna e-mailez jasoko du eta eskaria onargarria dela esaten bazaio, jarraitu beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agirien berri ere e-mail horretan azalduko zaio.

Azken aldaketako data: 2017/08/18
Euskadi, auzolana