HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

DEIALDI IREKIA 2017

       

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia. EBAZPENA

                                                                                                                                              


2017ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu da HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 15eko Ebazpena B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekia egiten duena.

Matrikulazioa eta azterketen egutegia

Deialdi irekiko matrikulazio-epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne. Izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, eta matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko.

Egutegiari dagokionez, matrikulazio-epea itxi eta hamar laneguneko tartean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak. Idatzizko probak (irakurmena eta idazmena) urriaren bigarren hamabostaldian izango dira.

HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere matrikulatuen kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

Azterketa-ereduak

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio. C2 mailako azterketa berriaren eredu bat argitaratu du HABEk aipatu webgunean.

Azken aldaketako data: 2017/07/19
Euskadi, auzolana