HABE

Ikasleen egiaztatzea 2019

Ebazpena

A1 Maila: Hasierako erabiltzailea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

A1 gaitasun-mailaren ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea. Asistentziari dagokionez, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du ebaluazio jarraituaren bitartez gaitasun-agiria eskuratzeko. Beraz, aurrez aurreko ikasjardunean, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia-orduekin, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iritsi beharko du gutxienez; hori dena garai bakoitzean euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bildutako datuen arabera. Betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena. A1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A1A0 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A1A1 (A1 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, eta betiere, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz,  A1 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela egiaztatuz.

2.- Euskaltegi bateko maila-amaierako ebaluazio-jardueren egutegia euskaltegiko "2018-2019 ikasturterako egitasmoak" txostenera bilduko da eta ikasturteko egutegia propio bidali HABEren Ebaluazio Atalera.

3.- Ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jarduera guztiak ikasleen irakasleak berak ebaluatuko ditu, eta maila-amaierako ebaluazioaren idazmen- eta mintzamen-jarduerak irakasleak eta euskaltegiko beste irakasle batekin ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko dituzte, eta euskaltegiko edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak ontzat emango, 2018ko azaroaren 12eko Ebazpenaren I. eranskineko 7. oinarrian zehaztutako egitekoak euskaltegiak egoki burutu dituela frogatu ondoren.

4.- 2018-2019 ikasturtean zehar egindako ebaluazio-jarduera guztiak euskaltegian eta autoikaskuntzarako zentroan artxibaturik jasoko dira hurrengo ikasturtearen azkenera arte, eta maila-amaierako ebaluazio-jarduerak derrigor Q87 aplikazioan, aipatu Ebazpenaren I. eranskineko 7.d) oinarrian zehaztu irizpideak kontua n hartuz.

5.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 7ko Aginduan oinarrituta, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzeko denak, zehazten da ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko 2018-2019 ikasturterako egutegia:

- Lehenengo garaia, 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Hirugarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Laugarren garaia, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

6.- Lau garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren euskaltegiaren curriculum-proiektuan jaso eta HABEk onartutako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta ikastaroaren zein maila-amaierako ebaluazioa. Maila-amaierako ebaluazio-jarduerak gainditzea nahitaezkoa izango da ikasleak maila jakin bateko egiaztagiria eskuratzeko.

7.- Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

8.- Garai bakoitzaren amaieran, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

9.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A1 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte.

10.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan (2018ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez aldatua) xedatutakoa eta 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira.

EGUTEGIA

ICAL HTML

2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz:

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urtarrilaren 11n
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urtarrilaren 14tik 16ra
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urtarrilaren 17tik 23ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urtarrilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: apirilaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: apirilaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: apirilaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: apirilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: maiatzaren 2tik 8ra

Hirugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: uztailaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: uztailaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: uztailaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: uztailaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: abuztuaren 1etik 7ra

Laugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urriaren 7an
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urriaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urriaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urriaren 31tik azaroaren 7ra

 (1) Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez A1 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2018-2019 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran.

2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz, ebaluazio jarraituko jardueren bitartez eskuratutako ziurtagirien eragin-datak honako hauek izango dira:

  • lehenengo garaia: 2019ko urtarrilaren 30a
  • bigarren garaia: 2019ko apirilaren 30a
  • hirugarren garaia: 2019ko uztailaren 30a
  • laugarren garaia: 2019ko urriaren 30a

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi.

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

A1 gaitasun-maila egiaztatzeko ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueretan oinarri hartuko dira A1 mailako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

A1 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta- eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jarduera honen emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A1 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Hasierako erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak erabat galde-erantzun motz eta zehatzen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak ikastaroaren amaieran A1 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bilduko ditu, horretarako zehaztutako atalean.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntarako zentro bakoitzak bere euskaltegiaren curriculum-proiektuan ebaluazio jarraitua gauzatzeko irizpideak eta ebaluazio-sistema zehaztu bitartean, 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskinean jasotako gutxieneko ezaugarriak biltzen dituen amaierako ebaluazio-jarduera burutuko du ikasleak.

Ebazpena

A2 Maila. Oinarrizko erabiltzailea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

A2 mailako ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du A2 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea. Asistentziari dagokionez, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du ebaluazio jarraituaren bitartez gaitasun-agiria eskuratzeko. Beraz, aurrez aurreko ikasjardunean, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia-orduekin, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iritsi beharko du gutxienez; hori dena garai bakoitzean euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bildutako datuen arabera. Betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena. A2 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, eta betiere, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, A2 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela egiaztatuz.

 2.- Euskaltegi bateko maila-amaierako ebaluazio-jardueren egutegia euskaltegiko "2018-2019 ikasturterako egitasmoak" txostenera bilduko da eta ikasturteko egutegia propio bidali HABEren Ebaluazio Atalera.

3.- Ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jarduera guztiak ikasleen irakasleak berak ebaluatuko ditu, eta maila-amaierako ebaluazioaren idazmen- eta mintzamen-jarduerak irakasleak eta euskaltegiko beste irakasle batekin ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko dituzte, eta euskaltegiko edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak ontzat emango, 2018ko azariareb 12ko Ebazpenaren I. eranskineko 7. oinarrian zehaztutako egitekoak euskaltegiak egoki burutu dituela frogatu ondoren.

4.- 2018-2019 ikasturtean zehar egindako ebaluazio-jarduera guztiak euskaltegian eta autoikaskuntzarako zentroan artxibaturik jasoko dira hurrengo ikasturtearen azkenera arte, eta maila-amaierako ebaluazio-jarduerak derrigor Q87 aplikazioan, aipatu Ebazpenaren I. eranskineko 7.d) oinarrian zehaztu irizpideak kontuan hartuz.

5.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 7ko Aginduan oinarrituta, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzeko denak, zehazten da ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko 2018-2019 ikasturterako egutegia:

- Lehenengo garaia, 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Hirugarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Laugarren garaia, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

6.- Lau garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren euskaltegiaren curriculum-proiektuan jaso eta HABEk onartutako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta ikastaroaren zein maila-amaierako ebaluazioa. Maila-amaierako ebaluazio-jarduerak gainditzea nahitaezkoa izango da ikasleak maila jakin bateko egiaztagiria eskuratzeko.

7.- Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

8.- Garai bakoitzaren amaieran, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

9.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A2 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte.

10.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan (2018ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez aldatua) xedatutakoa eta 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira.

EGUTEGIA

ICAL HTML

2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz:

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urtarrilaren 11n
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urtarrilaren 14tik 16ra
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urtarrilaren 17tik 23ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urtarrilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: apirilaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: apirilaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: apirilaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: apirilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: maiatzaren 2tik 8ra

Hirugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: uztailaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: uztailaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: uztailaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: uztailaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: abuztuaren 1etik 7ra

Laugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urriaren 7an
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urriaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urriaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urriaren 31tik azaroaren 7ra

 (1) Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez A2 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2018-2019 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran.

2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz, ebaluazio jarraituko jardueren bitartez eskuratutako ziurtagirien eragin-datak honako hauek izango dira:

  • lehenengo garaia: 2019ko urtarrilaren 30a
  • bigarren garaia: 2019ko apirilaren 30a
  • hirugarren garaia: 2019ko uztailaren 30a
  • laugarren garaia: 2019ko urriaren 30a

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi.

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

A2 gaitasun-maila egaiztatzeko ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueretan oinarri hartuko dira A2 mailaren ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

A2 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta- eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jarduera honen emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A2 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Oinarrizko erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak galde-erantzunen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak ikastaroaren amaieran A2 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bilduko ditu, horretarako zehaztutako atalean.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntarako zentro bakoitzak bere euskaltegiaren curriculum-proiektuan ebaluazio jarraitua gauzatzeko irizpideak eta ebaluazio-sistema zehaztu bitartean, 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskinean jasotako gutxieneko ezaugarriak biltzen dituen amaierako ebaluazio-jarduera burutuko du ikasleak. 

Ebazpena

B1 Maila. Erabiltzaile independentea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

B1 gaitasun-mailaren ziurtagiria lortzeko ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Matrikulatuta egotea. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon beharko du B1 maila eskuratu nahi duen ikasleak, agiriak eskuratzeko egutegian ezarritako epeetan.
  2. Gutxieneko asistentzia izatea. Asistentziari dagokionez, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du ebaluazio jarraituaren bitartez gaitasun-agiria eskuratzeko. Beraz, aurrez aurreko ikasjardunean, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintzamen-saioetan izandako asistentzia-orduekin, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5era iritsi beharko du gutxienez; hori dena garai bakoitzean euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bildutako datuen arabera. Betiere, gutxienez, 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.
  3. Gaitasun-mailaren aurrerapena. B1 gaitasun-maila egiaztatzeko, ikastaroaren hasieran, gehienez, B1A2 abiapuntua izatea eta bukaeran, gutxienez, B1B1 (B1 maila) lorpen-maila izatea.

JARRAIBIDEAK

1.- Euskaltegiek nahiz autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, eta betiere, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, B1 mailako agiria eskuratu nahi duten ikasleek 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenak ezarritako baldintzak behar bezala betetzen dituztela egiaztatuz.

2.- Euskaltegi bateko maila-amaierako ebaluazio-jardueren egutegia euskaltegiko "2018-2019 ikasturterako egitasmoak" txostenera bilduko da eta ikasturteko egutegia propio bidali HABEren Ebaluazio Atalera.

3.- Ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jarduera guztiak ikasleen irakasleak berak ebaluatuko ditu, eta maila-amaierako ebaluazioaren idazmen- eta mintzamen-jarduerak irakasleak eta euskaltegiko beste irakasle batekin ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko dituzte, eta euskaltegiko edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak ontzat emango, 2018ko azaroren 12ko Ebazpenaren I. eranskineko 7. oinarrian zehaztutako egitekoak euskaltegiak egoki burutu dituela frogatu ondoren.

4.- 2018-2019 ikasturtean zehar egindako ebaluazio-jarduera guztiak euskaltegian eta autoikaskuntzarako zentroan artxibaturik jasoko dira hurrengo ikasturtearen azkenera arte, eta maila-amaierako ebaluazio-jarduerak derrigor Q87 aplikazioan, aipatu Ebazpenaren I. eranskineko 7.d) oinarrian zehaztu irizpideak kontuan hartuz.

5.- Ikasleen ebaluazio-jardueren egutegia. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 7ko Aginduan oinarrituta, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzeko denak, zehazten da ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko 2018-2019 ikasturterako egutegia:

- Lehenengo garaia, 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Bigarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Hirugarren garaia, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

- Laugarren garaia, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak biltzen dituena.

6.- Lau garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek, beren euskaltegiaren curriculum-proiektuan jaso eta HABEk onartutako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa edo ebaluazioak -ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu- eta ikastaroaren zein maila-amaierako ebaluazioa. Maila-amaierako ebaluazio-jarduerak gainditzea nahitaezkoa izango da ikasleak maila jakin bateko egiaztagiria eskuratzeko.

7.- Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2018ko irailaren 19ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, deialdian zehaztu egutegiaren arabera.

8.- Garai bakoitzaren amaieran, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikora bildutako datuen arabera, baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen zerrenda igorriko dio HABEk euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzari.

9.- Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek B1 mailako ziurtagiria eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen emaitzak aktetara bildu eta HABEra bidaliko dituzte.

10.- Aktak jaso ondoren, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduan (2018ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez aldatua) xedatutakoa eta 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla konprobatu ondoren, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleei buruz egindako proposamenari oniritzia emango dio, horrela badagokio, lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari eta Erregistroan alta emateari begira. 

EGUTEGIA

ICAL HTML

 2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz:

Lehen garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urtarrilaren 11n
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urtarrilaren 14tik 16ra
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urtarrilaren 17tik 23ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urtarrilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra

Bigarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: apirilaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: apirilaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: apirilaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: apirilaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: maiatzaren 2tik 8ra

Hirugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: uztailaren 5ean
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: uztailaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: uztailaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: uztailaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: abuztuaren 1etik 7ra

Laugarren garaiko egutegia

  • Noiz arteko ikastaroak hartzen ditu bere baitan: 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Euskaltegiak kalifikazioak eta asistentziak sartu: urriaren 7an
  • Erreklamazioak euskaltegiaren aurrean: urriaren 8tik 10era
  • Erreklamazioei erantzun euskaltegiak: urriaren 11tik 17ra
  • Agiriak eskatzeko moduan: urriaren 30etik aurrera
  • Erreklamazioak HABEren aurrean: urriaren 31tik azaroaren 7ra

 (1) Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

AGIRIA ESKURATU

Ebaluazio jarraituaren bitartez B1 maila egiaztatua duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuragarri izango du www.habe.euskadi.eus atarian 2018-2019 ikasturtean aurreikusitako ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran.

2018ko ekainaren 7ko Aginduak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarenak, HEOCean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duenak, xedatutakoari jarraikiz, ebaluazio jarraituko jardueren bitartez eskuratutako ziurtagirien eragin-datak honako hauek izango dira:

  • lehenengo garaia: 2019ko urtarrilaren 30a
  • bigarren garaia: 2019ko apirilaren 30a
  • hirugarren garaia: 2019ko uztailaren 30a
  • laugarren garaia: 2019ko urriaren 30a

Ziurtagiria eskuragarri duen ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Agiriak. Egiaztatze-ibilbidea ikusi

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskina.

Ebaluazio-irizpideak

B1 gaitasun-maila egaiztatzeko ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueretan oinarri hartuko dira B1 mailaren ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren “Ebaluazioa” atalean jasotakoaren arabera.

Ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak

B1 gaitasun-mailaren agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu kontuan irakasleak, baita jarduera horretan ikasleak erakutsitako arrakasta- eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jardueren emaitzek agerian utziko dute ikasleak bereganaturik dituela B1 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, ikasleak erakutsi beharko du gai dela helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko, betiere trebetasun hauen zuzenketa-prozesuak 2016ko azaroaren 23ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoa betez.

Ikasleak B1 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskriptorean zehaztutakora iritsi beharko du ikastaroaren amaierako ebaluazio-jardueran, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak; eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, HABEren matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bilduko ditu, horretarako zehaztutako atalean.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntarako zentro bakoitzak bere euskaltegiaren curriculum-proiektuan ebaluazio jarraitua gauzatzeko irizpideak eta ebaluazio-sistema zehaztu bitartean, 2018ko azaroaren 12ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren III. eranskinean jasotako gutxieneko ezaugarriak biltzen dituen amaierako ebaluazio-jarduera burutuko du ikasleak.

Ebazpena

B2 Maila. Erabiltzaile aurreratua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B2 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian matrikulatuta egotea,  2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan, 2019ko martxoaren 25erako, lehen deialdian; eta 2019ko irailaren 5erako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: B2 mailan B2B2 kodea.

Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epean, gutxienez, azpimaila bat gaindituta badu eta euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora emaitza hori sartua badu.

Bestelako betebeharrak

B2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

B2 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikularen ordainari dagokionez, deialdi bakoitzaren matrikula-epealdia irekitzen denean HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira. Unean uneko zenbatekoa aurrerago emango da ezagutzera informazio-orrialde honetan bertan. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan.  

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula egitearekin batera, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren oinarrietara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditera ematen du izena emana duen azterketariak.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, HABEren zuzendariaren ebazpena garaiz jaso ez eta, ondorioz, baliorik ez badu bigarren azterketa-deialdian parte hartzeko matrikulak. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2019ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: abenduaren 12an

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak.
  2. Proben aplikazioa honela burutuko da: euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak, berriz, aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira, batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko lehen deialdia        

Idazmeneko proba   

  • Eguna: maiatzaren 11n
  • Ordua: 09:00
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia:  BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Mintzameneko proba (1) 

  • Eguna: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2019ko bigarren deialdia          

Idazmeneko proba          (lekua eta ordua zehazteke)

  • Eguna: urriaren 19an
  • Ordua:
  • Lekua Araba: 
  • Lekua Bizkaia:
  • Lekua Gipuzkoa: 

Mintzameneko proba (1)       (lekua zehazteke)

  • Eguna: azaroaren 21ean, 22an eta 23an

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.
  • Idazmen- zein mintzamen-proba egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki behar behar ditu.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten ikasleen kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien  aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan-kasuko antolaketa-moduaren arabera.

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. 

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 8a, dagokion eskaria betez.  Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 17a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

 - Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 15a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 18a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA 

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez. Nolanahi ere, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 puntu lortzen dituen ikasleak, mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Lehen deialdian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gaindituko balu, soilik mintzameneko proba egin beharko du bigarren deialdian. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2019ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  10. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakur-tresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak...) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  11. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  12. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  13. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko III. Eranskina.

Mendebaldea institutua.euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.(lekua eta ordua zehazteke)(lekua eta ordua zehazteke)

Ebazpena

C1 Maila. Erabiltzaile gaitua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian matrikulatuta egotea 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, C1 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan, 2019ko martxoaren 25erako, lehen deialdian; eta 2019ko irailaren 5erako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: C1 mailan C1C1 kodea.

Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epean, gutxienez, azpimaila bat gaindituta badu eta euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora emaitza hori sartua badu.

Bestelako betebeharrak

C1 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

C1 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikularen ordainari dagokionez, deialdi bakoitzaren matrikula-epealdia irekitzen denean HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira. Unean uneko zenbatekoa aurrerago emango da ezagutzera informazio-orrialde honetan bertan. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula egitearekin batera, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenera bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, HABEren zuzendariaren ebazpena garaiz jaso ez eta, ondorioz, baliorik ez badu bigarren azterketa-deialdian parte hartzeko matrikulak. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2019ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 27an, 28an eta 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: abenduaren 12an

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak.
  2. Proben aplikazioa ondoren zehaztutako moduan burutuko da: euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak, berriz, aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira, batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko lehen deialdia         

Idazmeneko proba             

  • Eguna: maiatzaren 11n
  • Ordua: 11:30
  • Lekua Araba:  Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Mintzameneko proba (1)      

  • Eguna: ekainaren 27an, 28an eta 29an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2019ko bigarren deialdia              

Idazmeneko proba            (lekua eta ordua zehazteke)

  • Eguna: urriaren 19an
  • Ordua: 
  • Lekua Araba:
  • Lekua Bizkaia:
  • Lekua Gipuzkoa:

Mintzameneko proba (1)          (lekua zehazteke)

  • Eguna: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: 
  • Lekua Bizkaia: 
  • Lekua Gipuzkoa: 

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.
  • Idazmen- zein mintzamen-proba egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki behar behar ditu.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten ikasleen kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan-kasuko antolaketa-moduaren arabera.

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 8a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 17a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

- Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 15a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 18a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez. Nolanahi ere, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 puntu lortzen dituen ikasleak, mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  3. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Lehen deialdian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gaindituko balu, soilik mintzameneko proba egin beharko du bigarren deialdian. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2019ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  10. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakur-tresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak...) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  11. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  12. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  13. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskina.

Ebazpena

C2 Maila. Erabiltzaile aditua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak C2 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako HEOCaren C2 mailako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, C2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian, 2019ko martxoaren 25erako, lehen deialdian; eta 2019ko irailaren 5erako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: C2 mailan C2C2 kodea.

Bestelako betebeharrak

C2 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

C2 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Matrikularen ordainari dagokionez, deialdi bakoitzaren matrikula-epealdia irekitzen denean HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira. Unean uneko zenbatekoa aurrerago emango da ezagutzera informazio-orrialde honetan bertan. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.

Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula egitearekin batera, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenera bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, HABEren zuzendariaren ebazpena garaiz jaso ez eta, ondorioz, baliorik ez badu bigarren azterketa-deialdian parte hartzeko matrikulak. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

EGUTEGIAK

ICAL HTML

2019ko lehen deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

PROBEN ANTOLAKETA

  1. Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko aplikatuko diren probak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz prestatuko dira. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek prestatuko dituzte irakurmeneko eta entzumeneko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzekoak.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek, beren ardurapean, aplikatuko dituzte entzumena eta irakurmena neurtzeko probak eta HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzekoak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Idazmena eta mintzamena neurtzeko probak bi egunetan egingo dira: batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko lehen deialdia            

Idazmeneko proba               

  • Eguna: maiatzaren 11n
  • Ordua: 09:00
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Mintzameneko proba (1)         

  • Eguna: ekainaren 29an
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus

2019ko bigarren deialdia           

Idazmeneko proba               (lekua eta ordua zehazteke)

  • Eguna: urriaren 19an
  • Ordua: 
  • Lekua Araba:
  • Lekua Bizkaia:
  • Lekua Gipuzkoa: 

Mintzameneko proba (1)            (lekua zehazteke)

  • Eguna: azaroaren 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba:
  • Lekua Bizkaia: 
  • Lekua Gipuzkoa: 

(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus  

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango du pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.
  • Idazmen- zein mintzamen-proba egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki behar behar ditu.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten ikasleen kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldiko matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera, eta, duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan-kasuko antolaketa-moduaren arabera.

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketari batek egiaztatze-proba egiteko eguna aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagozkion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Idazmen- nahiz mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Lehen deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: maiatzaren 8a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: ekainaren 17a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

- Bigarren deialdian idazmeneko probarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: urriaren 15a, dagokion eskaria betez. Mintzameneko probarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 18a, dagokion eskaria betez. Oharra: mintzameneko probarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren eta deialdi bakoitzean aurreikusitako egutegian ezarritako egunean, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak ikusi ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberari dagokion matrikula zertan den.

Horretarako, Sarbidean sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

GAITASUN MAILA EGIAZTATZEKO DEIALDIEN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA 

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenaren III. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako III. eranskinean jarritako irizpideak betez.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da idazmeneko proba gainditzea mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  4. Lehen deialdian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gaindituko balu, soilik mintzameneko proba egin beharko du bigarren deialdian. Gainditutako trebetasunaren emaitzak 2019ko bigarren deialdirako bakarrik gordeko dira.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatuz.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren II. eranskinaren 10. oinarrian eta Ebazpen beraren III. eranskinean daude jasota.
  10. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakur-tresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak...) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  11. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  12. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  13. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk egiaztatze-prozesuaren emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu Sarbidean (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren III. eranskina.

ZIURTAGIRIAK

Ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueren bidez edota gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria egin dezake www.habe.euskadi.eus atarian.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua, ikasleak eskatu eta finantza-erakunderen bidez edo internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskuratzeko, Sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2018. urtean zehar 20,94 € ordaindu beharko da HABEren gaitasun-maila bakoitzeko agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko, berriz, 1,95 €. Ziurtagiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak. Eskari bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-mailez jasoko du eta eskaria onargarria dela esaten bazaio, jarraitu beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agirien berri ere e-mail horretan azalduko zaio.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK

A1, A2 eta B1 gaitasun-mailei dagokienez:

Erreklamazioak

2018ko ekainaren 7ko Aginduak zehazten ditu ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko urteko lau garaiak. Garai horiek bukatu eta bost laneguneko epean, ikasleak bere ikasle-sarbidea baliatuz www.habe.euskadi.eus atarian, ikusi ahal izango ditu burutu berri duen ikastaroari dagozkion iraupena, asistentzia eta lortutako maila.

Ados ez badago amaierako ebaluazio-txostenean jasotako informazioarekin, euskaltegiaren edo autoikaskuntarako zentro homologatuaren aurrean erreklamatu ahal izango du HABEk www.habe.euskadi.eus atarian zehaztutako egutegian adierazitako hiru laneguneko epean. Euskaltegiak, jarraian, gehienez ere hurrengo bost laneguneko epean erantzun beharko dio ikasleak jarritako erreklamazioari.

Halere, interesduna ados ez badago euskaltegiaren edo autoikaskuntarako zentro homologatuaren aurrean egindako erreklamazioaren erantzunarekin, Azterketa Batzordearen aurrean jarri ahal izango du erreklamazioa dagokion garaiko agirien eragin-dataren ondorengo bost lanegunetan, HABEk egutegian zehaztu bezala.

Oharra: Ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko urteko lau garaietako bakoitzean erreklamazioetarako kontuan hartu beharreko epeak EGUTEGIA atalean daude zehaztuta.

Gora jotzeko errekurtsoa

Erreklamazioaren erantzunaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da HABEren zuzendariaren aurrean.

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira postaz, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. Horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabili ahal izango dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi hauetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagokienez:

Erreklamazioak

Deialdi hauetako egiaztatze-prozesuko interesdunak B2, C1 eta C2 mailetan egin dituen entzumen- eta irakurmen-proben prozeduran edo puntuazioen zenbatzean edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu, euskaltegiaren edo euskararen autoikaskuntzarako zentroaren aurrean, erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du. Horretarako, probak burutu eta gehienez ere hurrengo bost lanegunetan euskaltegiak azterketariari kalifikazioak emango dizkio, eta hark hala eskatuko balu, probak ikusteko aukera ere bai. Azterketariak hurrengo hiru egun baliodun izango ditu erreklamazioa aurkezteko, eta euskaltegiak, jarraian, beste hiru erantzuteko. Edozein modutara ere, erantzuna deialdien egutegian idazmeneko proba egiteko ezarritako data baino hiru lanegun lehenago eman beharko du euskaltegiak, erreklamazioa ontzat eman eta hala balegokio HABEk azterketariari idazmeneko probara aurkezteko bidea egin deizaion.

Halaber, deialdi hauetako egiaztatze-prozesuko interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean, eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, baldin eta ados ez badago euskaltegiak entzumen- edota irakurmen-proben gaineko erreklamazioei emandako erantzunarekin edota, idazmen- eta mintzamen-probei dagokienez, prozeduran edo puntuazioen zenbatzean edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, honako datu zein agiriak aurkezten baditu:

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
  • Nortasun-agiriaren zenbakia.
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
  • Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendariaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

Prozedura

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira postaz, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. Horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabili ahal izango dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi hauetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

Azken aldaketako data: