HABE

Udal euskaltegiei 2019/2020 ikasturteko euskara-ikastaroetarako dirulaguntzak

[UE]

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiei 2019/2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

12.150.000

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren Ebazpena hartzean, 2019ko abendua amaitu baino lehen, esleitutako dirulaguntza osoaren % 7,21 ordainduko da eta 2020ko otsailean % 40,79 ordainduko da, kasu bietan 6. oinarrian jasotako baldintza etengarriaren menpeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduta.

b) 2020ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2019ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 42 ordainduko da, 6. oinarrian jasotako baldintza etengarriaren menpeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduta.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, kasu bakoitzean dagokiona kitatuz, ordaintzeko geratzen den kopurua ordainduko da, deiladiaren 6. oinarrian aurreikusitako baldintzapean dagoen diru-kopurua barne delarik baldintza bete bada. Hala gertatu ez bada, dirulaguntza-zati horri dagokion aitortza indarrik gabe geldituko da.

Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatua egongo da, beti ere, Euskal autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Baldintza akademikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1046204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2019ko abenduaren 20 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2020ko otsailaren 14a, 2019ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2019 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2020ko urriaren 14a, 2020ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2019-2020 ikasturteko Memoria aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk