HABE

Euskaltegien 2019-20 ikasturte hasierako ekitaldia

Argitalpen-data: 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du Euskaltegien ikasturte hasierako ekitaldian. Urtero bezala hitzaldi akademiko bat egingo da ekitaldi horretan, aurten Paula Elosua EHUko Psikometrian katedradunaren eskutik.

Paula Elosua proben bidezko ebaluazioaren esparruan itzal handieneko International Test Commission (ITC) erakundearen idazkaria nagusia da. Hizkuntza gaitasunen egiaztatzeko proben inguruan hitz egingo du.

  • Hitzaldia: "Begi-bistakotik haratago"
  • Ordua: Ostiralean, hilaren 13an, goizeko 12:00etan.
  • Lekua: Donostiako Kursaal Jauregian (Zurriola 1).