HABE

euskadi.eus

  1. Sarbidea
 

Itzulpen Saila 55 plazan jadanik

Argitalpen-data: 

Argitara eman berria da Gabriel Maggioli irakasleak HABEk plazaratzeko propio idatzitako liburua: Hizkuntza-irakaslea: irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako gaitasun metodologikoa. Joera metodologiko, ikuspegi eta metodo garaikide nagusien azterketa. 

Ezagunak ditugu hizkuntzen irakaskuntzan izandako metodoak eta horien oinarri pedagogikoak azaltzen dituzten zabalkunde-liburuak. Gabriel Maggiolik, pauso bat harago eginda, deskribapen guztiz eguneratua eskaintzen du bere ekarpenean, gaurko irakaskuntza-joerei bereziki erreparatuz. Merezi duen liburu baten aurrean gaude, ezbairik gabe.

Euskadi, auzolana